Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egibar: 'Ibilbide partekatua dugu sozialistekin; beste alternatibarik ez bada, ituna litzatzeke bideetako bat'

Joseba Egibar EAJren Legebiltzarreko bozeramailea, Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
Egibar: 'Ibilbide partekatua dugu sozialistekin; beste alternatibarik ez bada, ituna litzatzeke bideetako bat'
Joseba Egibar EAJren Legebiltzarreko bozeraren iritziz, datorre urteko hauteskundeen emaitzei itxaron behar zaie "zer-nolako ekilibrioak" sortzen diren ikusteko. Edonola ere, azpimarratu du berak ez diola inolako beldurrik ez bakarrik gobernatzeari, kanpoko hitzarmenak eginda, ez koalizioei. "Guk badakigu koalizioak egiten programa konprometituekin; gehiengo baten eskutik gauzak errazago lortzen dira".

Zure interesekoa izan daiteke

ley de secretos
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Franco hil eta 50 urtera, Sekretu Ofizialen Legea aldatu gabe dago oraindik

1968ko Sekretu Ofizialen Legea diktadura frankistaren baitan sortu zen, eta diktadorea hil zenetik 50 urte igaro diren arren, oraindik ez da haren erreforma egin. Espainiako Estatuan indarrean dagoen sekretu ofizialen erregimenak Ministroen Kontseiluari eta Estatu Nagusiko Buruen Kontseiluari ahalmena ematen die Estatuaren segurtasuna eta defentsa arriskuan jar dezakeen informazioa bi kategoriatan sailkatzeko: sekretua eta erreserbatua.

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Martxoak 3 eta Sanfermines 78 elkarteek Estatuari eskatu diote Francorik gabeko frankismoaren biktimak aitortzeko

Mozioak aurkeztuko dituzte hainbat udaletan osoko bilkurako taldeen atxikimendua eskatzeko eta udalbatzek Gobernuari eskatu diezaioten Estatuaren erantzukizuna onar dezala eta egiarako eskubidea bermatzeko benetako urratsak eman ditzala. Era berean, martxoaren 3ko elkartea minduta eta gutxietsita sentitu da, Martxoaren 3ko Memorialaren Fundazioko Patronatuak bilera egin duelako haiekin kontatu gabe.

Karmele Tubilla Santurtzi alkatea
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Karmele Tubilla, Santurtziko alkatea: "Ez dago frogatuta injerentziarik izan dela azterketa teorikoan"

Karmele Tubilla EAJren Santurtziko alkateak azaldu duenez, pasa den urriaren 6an erabaki zuen Sonia Lopez Segurtasun zinegotziari ardura guztiak kentzea, batik bat, oposizioari lotutako informazio garrantzitsua ezkutatzeagatik. Galderak e-mailean jaso arren, ezin izan dute frogatu horiek filtratu egin zituenik. Oposaketak aurrera jarraitzen du eta Lopezek zinegotzi akta uzteko asmoa agertu du. 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X