Aberri Eguna 2023
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduk demokrazia eta burujabetza aldarrikatuko ditu aurtengo Aberri Egunean

20230227133501_eh-bildu_
18:00 - 20:00
EH Bilduk demokrazia eta burujabetza aldarrikatuko ditu aurtengo Aberri Egunean
"Ezinbestekoa iruditzen zaigu herri honen erabaki ahalmena erdigunean jarri eta, amesten dugun euskal errepublika erdietsi bitartean, herri honen burujabetza politiko eta materialaren aldeko borrokak ezartzea", esan du prentsaurrekoan Unai Urruzuno bozeramaileak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Arnaldo Otegik uste du Jaurlaritzak ez duela EH Bildurekin itunik nahi

Arnaldo Otegik uste du Eusko Jaurlaritzak ez duela EH Bildurekin itunik nahi. Are gehiago, horren atzetik erabaki politiko bat dagoela ziurtatu du Egun On saioan egindako elkarrizketan. Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak adierazi du , gainera, "arinkeria handiarekin esaten direla gauza batzuk" eta "kontuz" aritu behar dela "zein adjektibo erabiltzen ditugun eztabaida politikoan".  Bestalde, azpimarratu du Bingen Zupiriak adierazi zuela "Euskal Hintxek edo zaletuek deituta zegoen manifestazioa ez zegoela legeztatuta eta baimendua. Guk ez genuen esan gezurretan ari zela. Zuk pentsa dezakezu, agian gezurretan dago edo agian ez dauka datu hori ordu horretan". 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X