PRESOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Presoak ''etxeratzeko bidea'' abiatzea eskatu du Etxeratek ''legediak aurreikusitako ibilbidea jarraituz''

etxerat
18:00 - 20:00
Presoak ''etxeratzeko bidea'' abiatzea eskatu du Etxeratek ''legediak aurreikusitako ibilbidea jarraituz''
ETAko presoen urruntze politika amaituta, aro berri bat hasi dela azpimarratu du gaur Etxeratek. Orain, presoak etxean izan arte, borrokan jarraituko dutela azpimarratu dute. Olatz Iglesias Etxerateko ordezkariak esan duenez, presoen etxeratzeak "bizikidetzan aurrera" egitea ahalbidetuko du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Otegi: "Arartekoa izatea nahi dutenaren Linkedinean sartuta “capacidad básica limitada” jartzen du, hori euskalduna izatea da?"

Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak Egun Onen adierazi du "arinkeria handiarekin esaten direla gauza batzuk" eta "kontuz" aritu behar dela "zein adjektibo erabiltzen ditugun eztabaida politikoan".  Bestalde, azpimarratu du Bingen Zupiriak adierazi zuela "Euskal Hintxek edo zaletuek deituta zegoen manifestazioa ez zegoela legeztatuta eta baimendua. Guk ez genuen esan gezurretan ari zela. Zuk pentsa dezakezu, agian gezurretan dago edo agian ez dauka datu hori ordu horretan". 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X