Negoziazioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Akordioa ixteko hari mutur batzuk lotzea falta dute EAJk eta PSE-EEk

Ituna datozen egunetan ixtea espero du Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak. Buruzagi sozialistak baztertu egin du, ia erabat, PP gobernu akordioetan sartzea.
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek akordioak ospatu ditu eta guztiek "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak aldebiko batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan du, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria eta energia, osasuna edo immigrazioa bezalako esparruetan akordioak lortzeko negoziazio ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X