Ezker Anitza-IUk "eztabaida antzuak" aldentzea eskatu du, eta Sumar "itxaropenerako hautagaitza" izatea
Ezker Anitza-IUk "eztabaida antzuak" alde batera uzteko deia egin du, "hauteskunde orokorretara itxaropenerako eta jendearentzat baliagarriak diren politiketarako hautagaitza bat aurkezteko".
Uztailaren 23ko hauteskunde orokorrei begira, Ezker Anitzako koordinatzaileak Yolanda Diazen proiektu berria nabarmendu du (Sumar), eta Podemosekin negoziazioek aurrera doazela gaineratu du, PSOE salbu ezkerreko alderdi guztiekin hautagaitza bakarra osatzeko asmoz.
"Gobernatzeko guztiz ezberdinak diren bi eredu ditugu aurrean: alde batetik, itxaropenekoa eta ezkerretik bultzatutako kudeaketa onekoa, herritarrak eskubideak lortzen jarraitzeko eta zerbitzu publikoak indartzeko, edo bestetik, PPren eta Voxen gobernu bat, gaizki pasatzen ari diren familia askori laguntzeko eman zaizkien neurri sozial guztiak berehala indargabetuko lituzkeena", azpimarratu du alderdiak.
Elkarrekin Podemosen koalizioko kide den alderdiak, onartu du maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetako emaitzak "ez direla onak" izan, eta "gogoeta egiteko, akatsak zuzentzeko eta modu kolektiboan lan egiteko beharra" adierazi du, "abstentzioaren alde egin duten hautesleei ilusioa pizteko eta boto-emaile gazteekin konektatzeko".
Dena dela, EH Bilduk zuzenduko lituzkeen hamar bat udalerritan "gehiengoak aldatzeko" Elkarrekin Podemosek osatzen duen koalizioa gaur egun "erabakigarria" dela azpimarratu du Ezker Anitza-IUk. "Aldaketa politikorako unea da Euskadin, eta udal zein aldundi aurrerakoien alde egin nahi dugu, gizarteak eskatu duen bezala", gaineratu du alderdiak.
Gainera, lehen minututik boto guztiak eta babes politikoa EAJri ematea erabaki izana aurpegiratu dio Ezker Anitza-IUk PSE-EEri, "eskuineko politikak egiten jarraitzea ahalbidetuz". Hala, sozialistek EAJrekin udaletan eta aldundietan lortutako akordioaren ondorioz, "PSE-EEk hauteskunde-kanpainan errepikatzen zituen mezu aurrerakoi guztietatik urrun" geratu dela salatu du alderdi politikoak ohar batean.
Zure interesekoa izan daiteke
Milaka gazte independentista bildu dira Abadiñoko Gazte Topagunean
Gaurtik igandera bitartean, mahai inguruak eta kontzertuak izango dira ekitaldi nabarmenenak. Amaiur Egurrola Ernaiko bozeramaileak esan du "Euskal Herrian ditugun erronken aurrean gazteok dugun paperaz gogoeta egiteko" balioko duela topaguneak eta ondo pasatzeko deia egin die parte-hartzaile guztiei.
Otegik dio estatus berriaren inguruan akordioa badago, jauzi kualitatiboa emateko izango dela
(Naiz-ek utzitako irudiak). Arnaldo Otegik dio ezin duela ziurtatu estatus berriaren inguruan akordioa egongo denik jeltzale, sozialista eta beraien artean, baina egotekotan urrats kualitatibo bat emateko izango dela. Halaber, EH Bilduk gero eta boto gehiago jasotzen dituen alderdia dela nabarmendu du, eta ziurtatu du denbora kontua dela agintera iristea.
'Aberria bizi' lelopean ospatuko du EAJk Aberri Eguna igandean, Bilbon, "garena aldarrikatzeko"
"Euskadi lurralde bat edo izen bat baino gehiago izatea" eskatu dute jeltzaleek, nazioarteko ordena kolokan dagoen testuinguruan, "aberri bizia garela eta egunero bizi dugula aldarrikatzeko".
Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko
Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.
Zergatik ospatzen da Aberri Eguna? Jatorria, non eta Irlandan… eta Sizilian
Lehen Aberri Egunaren atarian argitaratutako Jesus Zabala buruzagi jeltzalearen artikulu batek data hautatzeko arrazoiak jaso zituen. Mikel Aizpuru historialariak ospakizunaren jatorria aztertu du.
Manuel Hernaez Ruidiaz milizianoaren gorpuzkiak identifikatu dituzte Zornotzako hilerrian
Matutekoa (Errioxa) jaiotzez, Bilboko bizilaguna zen eta Izquierda Republicanako Zabalbide batailoian borrokatu zuen Gerra Zibilean. Haren 91 urteko alabak emandako DNA laginari esker lortu da identifikazioa.
Baxoa euskaraz egiteko aldarrikapena Asanblea Nazionalera eraman dute Seaskako ikasleek
Peio Dufau eta Paul Molac diputatuek gonbidatuta, entzunaldi batean parte hartu dute euskal ikasleek Bretainiakoekin batera.
Lemoako alkatearen aurkako pintadak gaitzetsi ditu Udalak, eta, mehatxuen aurrean, "elkarrizketaren eta bizikidetzaren alde" egin du
Udal taldeek "elkarbizitzarekin, errespetuarekin eta parte-hartze demokratikoarekin" duten konpromisoa berretsi dute, eta "Lemoaren izaera ireki eta pluralaren alde" egin dute, "herri gisa" batzen gaituzten "balio komunitarioak indartzeko".
Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"
Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara.
Pradalesek euskararen ofizialtasuna Europan defendatuko du, Frantziako Senatuan euskaraz egingo duen hitzaldian
Lehenengo aldiz izango da lehendakari bat Frantziako goi-ganberan, eta agertoki sinboliko hori baliatuko du, euskararen ofialtasunaren defentsan babes instituzional zabalagoa eskatzeko.