M28
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nolako eragina izango du EAJren eta PSE-EEren arteko itunak udaletan?

Hauek dira bi alderdien arteko akordioaren ondorioz EAJren edo PSE-EEren esku izango diren alkatetzak.
EAJk eta PSE-EEk gehiengo osoa duten herriak
EAJk eta PSE-EEk gehiengo osoa duten herriak

EAJk gutxienez EAEko 81 herritan gobernatuko du, eta PSE-EEk 12tan, bi alderdiek ostiral honetan itxitako akordioaren ondorioz.

Zure interesekoa izan daiteke: M28ko emaitzak, herriz herri

Araban, EAJk 18 udaletan du gehiengo osoa, eta beste bitan ere lortuko du Alkatetza PSE-EEren babesari esker. Alderdi Sozialistak, aldiz, herri batean aginduko du gehiengo osoz, eta beste batean jeltzaleen babesarekin.

Bizkaian, alderdi jeltzaleak 38 herritako Alkatetzak eskuratuko ditu gehiengo osoz, eta sozialistekin sinatutako akordioak beste 14 emango dizkio. Era berean, PSE-EEk udal bat gobernatuko du gehiengo absolutoaz, eta hirutan jeltzaleekin batera.

Gipuzkoan, EAJk hiru Alkatetza bereganatuko ditu gehiengo osoz, eta beste sei PSE-EErekin. Gainera, sozialistek bi izango dituzte gehiengo osoz, eta beste lau jeltzaleekin itxitako itunaren ondorioz.

Beste zenbait herritan, hala nola Gasteizen, Durangon eta Getxon, EAJk eta PSE-EEk PPren babesa ere beharko dute.

Hauek dira jeltzaleek eta sozialistek gehiengo osoa duten herriak (gehiengo osoa alderdi horietako bakar baten esku dauden udalak kenduta), eta nork gobernatuko duen horietan:

ARABA

Amurrio (EAJ)

Legutio (EAJ)

Iruña Oka (PSE-EE)

 

BIZKAIA

Abanto (EAJ)

Balmaseda (EAJ)

Barakaldo (EAJ)

Basauri (EAJ)

Berango (EAJ)

Berriz (EAJ)

Bilbao (EAJ)

Erandio (EAJ)

Ermua (PSE-EE)

Leioa (EAJ)

Mungia (EAJ)

Muskiz (PSE-EE)

Ortuella (EAJ)

Santurtzi (EAJ)

Sestao (EAJ)

Trapagaran (PSE)

Zornotza (EAJ)

 

GIPUZKOA

Eibar (PSE-EE)

Elgoibar (EAJ)

Donostia (EAJ)

Irun (PSE-EE)

Lasarte (PSE-EE)

Legazpi (EAJ)

Urnieta (EAJ)

Urretxu (EAJ)

Zarautz (EAJ)

Zumarraga (PSE-EE)

Zure interesekoa izan daiteke

Ibone Bengoetxea sailburu eta lehendakariordea Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bengoetxea: "Informazioak kezkagarriak dira, egunen batean Sanchez presidenteak azalpenak eman beharko ditu"

Ibone Bengoetxea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta lehen lehendakariordea PSOE "ataka zailean" jartzen ari diren ustezko ustelkeria auzien inguruan mintzatu da. Horren ustez, "egoera larria da", eta buruzagi sozialistak azalpenak eman beharko ditu. Auziek Jaurlaritzan izan dezaketen eraginaz galdetuta Bengoetxeak erantzun duenez, Jaurlaritzak "euskal agenda du" eta "ez da despistatzen".

alma ezcurra pp
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PPk berriro jeltzaleei mezua, Tubos Reunidosen miaketaren ondoren: "Azalpenak eman beharko ditu EAJk"

Guardia Zibilak Tubos Reunidosen egoitzan egindako miaketaren ondoren, Alderdi Popularrak, beste behin, EAJri begiratu dio, ustelkeriaren aurrean zein jarrera duen argitu dezan eskatzeko. Alma Ezcurra PPren Koordinazio Sektorialeko idazkariordeak esan du Euskal Herriko enpresa erreferenteetako bat ustelkeriak zipriztindu ondoren, jeltzaleek euren iritzia eman behar dutela eta herritarrei azalpenak eskaini. "Ustelkeriarekin bat egiten duten edo aurka dauden azaldu behar dute", adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X