Hezkuntza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elkarrekin Podemosek salatu du ''ehunka'' familia plazarik gabe geratu direla haurreskola publikoetan

20230704143510_miren-gorrotxategi_
18:00 - 20:00
Elkarrekin Podemosek salatu du ''ehunka'' familia plazarik gabe geratu direla haurreskola publikoetan
Miren Gorrotxategiren esanetan, 300 eskaera atzera bota dituzte eta 800 bat familia itxaron zerrendan daude. Elkarrekin Podemosek dio Jaurlaritzak muzin egin diela haurreskoletan plaza berriak sortzeko Europatik eskainitako 11 milioi eurori.

Albiste gehiago politika

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiak Donostiako autobus geltokiko kafetegia lekuz aldatzea proposatu du, itxarongunea handitzeko

Donostiako alkatearen arabera, "garai batean aurreikusi zen gaur egun instalazio hori erabiltzen duten autobus askok, Gasteiz eta Bilbo jatorri-helmuga dutenek, desagertuko zirela 'euskal Y' abiadura handiko trenaren zerbitzua martxan jartzean", baina "asko atzeratzen" ari da. "Ez dakigu zein urtetan erabili ahal izango dugun abiadura handiko trena", deitoratu du.  

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Imanol Pradales lehendakariak jarrera "irmoagoa eta batuagoa" eskatu dio Europar Batasunari Gazako sarraskiaren aurrean

Gazako sarraskiaren aurrean, Europak “jarrera irmoagoa eta batuagoa” behar duela esan du gaur goizean Imanol Pradales lehendakariak, Europar Batasunak Espainian dituen enbaxadoreei egindako harreran. Tartean, Alemania, Italia, eta Herbehereetako  enbaxadoreak zeuden, Palestinako estatua aitortu ez dutenak. Lehendakariak dioenez, jarrera irmoagoa ez izateak “sinesgarritasuna kentzen dio” Europar Batasunari.

Gehiago kargatu