U23
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanchezek EAJren babesa nahi badu bermeak eskatuko dizkiola esan du Estebanek

20230720201806_eaj-2007-ge2_
18:00 - 20:00
Sanchezek EAJren babesa nahi badu bermeak eskatuko dizkiola esan du Estebanek
EAJk gogorarazi nahi izan du Sanchez haiei esker iritsi zela duela lau urte Monkolara, eta berretsi dute ez dutela inolako akordiorik ez PP ez Voxekin. Estebanek Euskadirako inbertsioak lortu nahi dituela azpimarratu du, soldatak hobetzeko beharrarekin batera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Arnaldo Otegik uste du Jaurlaritzak ez duela EH Bildurekin itunik nahi

Arnaldo Otegik uste du Eusko Jaurlaritzak ez duela EH Bildurekin itunik nahi. Are gehiago, horren atzetik erabaki politiko bat dagoela ziurtatu du Egun On saioan egindako elkarrizketan. Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak adierazi du , gainera, "arinkeria handiarekin esaten direla gauza batzuk" eta "kontuz" aritu behar dela "zein adjektibo erabiltzen ditugun eztabaida politikoan".  Bestalde, azpimarratu du Bingen Zupiriak adierazi zuela "Euskal Hintxek edo zaletuek deituta zegoen manifestazioa ez zegoela legeztatuta eta baimendua. Guk ez genuen esan gezurretan ari zela. Zuk pentsa dezakezu, agian gezurretan dago edo agian ez dauka datu hori ordu horretan". 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X