KATALUNIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ausardia eskatu dio Aragonesek Sanchezi, Kataluniaren eta Estatuaren arteko gatazka konpontzeko

Pedro Sanchez eta Pere Aragones, artxiboko irudi batean
18:00 - 20:00
Ausardia eskatu dio Aragonesek Sanchezi, Kataluniaren eta Estatuaren arteko gatazka konpontzeko
Pere Aragones Generalitateko presidenteak Pedro Sanchez Gobernuko jarduneko presidenteari argi utzi dio berriz ere presidente izan nahi badu, Kataluniaren gatazka politikoari konponbidea eman behar diola eta soluzioa erreferenduma dela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X