ERCk ziurtzat jo du amnistia eta orain "alde teknikoak" aztertzen ari direla azaldu du
Espainiako Gobernu berri baterako alderdi independentista kataluniarren eta PSOEren arteko negoziazioak aurrera doazela azaldu du ERC alderdiak, eta segurutzat jo du amnistia legea onartuko dela. Are gehiago, zehaztu du legearen "alde teknikoak" aztertzen ari direla orain, zenbait "dokumentu elkar trukatuz".
Raquel Sans ERCko eledunak agerraldia egin du gaur eguerdian hedabideen aurrean eta berak eman ditu azalpenok. Adierazi duenez, amnistiaren legearen gaia bideratuta badago ere, "gatazka politikoak" hor jarraitzen du. "Benetako negoziazioa orain etorriko da: ez dugu ezer konpondu", gehitu du.
Sansen hitzetan, "erreferendum baterako bidea" zehazten hasteko ordua iritsi da, hori baita "benetako negoziazioa".
Partekatzen ari diren dokumentuen inguruan galdetuta, ez du xehetasunik eman eta ez du argitu zeintzuk ari diren horiek lantzen. Hori bai, ziurtatu du "elkarrizketak martxan" daudela, eta "proposamen ezberdinak" jarri direla mahai gainean.
Azken urteotan Espainiako Estatuak ezarri duen "errepresioaren amarauna" gainetik kentzea lortu izanak, "kontadorea zeroan" jarri du, Sansen aburuz, baina "gatazka baten inguruan negoziatu behar da, hori argi dago".
Zure interesekoa izan daiteke
Otegi: "Arartekoa izatea nahi dutenaren Linkedinean sartuta “capacidad básica limitada” jartzen du, hori euskalduna izatea da?"
Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak Egun Onen adierazi du "arinkeria handiarekin esaten direla gauza batzuk" eta "kontuz" aritu behar dela "zein adjektibo erabiltzen ditugun eztabaida politikoan". Bestalde, azpimarratu du Bingen Zupiriak adierazi zuela "Euskal Hintxek edo zaletuek deituta zegoen manifestazioa ez zegoela legeztatuta eta baimendua. Guk ez genuen esan gezurretan ari zela. Zuk pentsa dezakezu, agian gezurretan dago edo agian ez dauka datu hori ordu horretan".
50 urte Franco gabe: honelakoak izan ziren diktadorearen azken bost asteak
1975eko azaroaren 20an hil zen Francisco Franco, ia lau hamarkadatan Espainian gobernatu zuen diktadorea. Bere bizitzako azken asteetan ageriko egin ziren arazo mediko batzuen ondorioz hil zen, Espainia krisi politiko zein sozial sakon baten erdian zegoenean.
D'Anjouk negoziazio zintzoak eskatu dizkie alderdiei aurrekontuen negoziazioari begira
Sailburuak adierazi du entzuteko eta elkarrizketarako fasea abiatu dutela, eta Eusko Jaurlaritzak proposamenak espero dituela.
Lehendakaria Parisera joango da Frantziarekin lankidetza instituzionala eta kulturala sendotzera
Bisita ofizialean, azaroaren 18an eta 19an, bilera politiko, akademiko eta kulturalak egingo ditu. Etxepare Institutuaren 15. urteurrena ospatzeko ekitaldiarekin amaituko du bidaia, Frantziako Liburutegi Nazionalean.
Frankismoa garai iluna izan zen euskararentzat, debeku eta jazarpen urteak izan ziren eta
Francok debeku ugari ezarri zituen arren, ikastolak sortu ziren euskarari bultzada emateko, ezkutuan bazen ere. Demokraziarekin batera, oztopoei aurre egin, eta ordura arte debekatutako ekimenak martxan jartzea lortu zuten. 1976ko martxoan eginiko “24 orduak euskaraz” ekimena horietako bat izan zen.
Peinado epaileak artxibatu egin du 'Begoña Gomez kasuan' inputatutako Moncloako goi-kargudunaren kontrako auzia
Judith Gonzalez Espainiako Gobernuko Lehendakaritzako idazkari nagusiaren aurkako inputazioa kentzea erabaki du epaileak, igande honetan deklarazioa hartu ostean.
Frankistek hil zituzten ehun bat biktima omendu dituzte Erreniegan
Igande eguerdian, frankistek hil zituzten ehun bat biktima omendu dituzte Erreniegan. "Egia ezagutzen dugu, baina justiziaren zain gaude oraindik", esan dute biktimen familiek.
Francoren heriotzaren ondorengo uneak gogoratu dituzte euskal kulturako aurpegi ezagunek
ETBk hainbat pertsona ezagun elkarrizketatu ditu, orduko bizipenak nola gogoratzen dituzten jakiteko. Besteak beste, Xabier Amuriza, Mariasun Landa eta Bernardo Atxagarekin izan gara.
Azaroaren 22rako manifestazio nazionala deitu du EH Bilduk, faxistei "ez direla pasako" esateko
“Euskal Herria Askatasun Haizea” leloa izango duen manifestazioa Bilboko Kasilla plazatik abiatuko da datorren larunbatean, 17:30ean. Muturreko eskuinari aurre egiteko bide bakarra kalera irten eta gurea dena defendatzea dela esan du Oskar Matute diputatuak.
Jordi Pujol ospitaleratu dute, pneumoniak jota
Kataluniako presidente ohiak azaroaren 24an du epaiketa, hainbat hamarkadatan zehar ezkutuan pilatutako dirutzagatik.