IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Feijooren inbestidura, Euskal Zinemaren Gala eta Hizkuntzen Europako Eguna

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
PPren presidente Alberto Nuñez Feijoo
PPren presidente Alberto Nuñez Feijoo. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, irailak 26, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Feijooren inbestidura: Kalean indar erakustaldi bat egin ondoren, Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiak gaur ekingo dio inbestidura-eztabaidari. Hala ere, eta ezusteko handirik ezean, jakina da emaitza, Gobernua osatzeko beharrezko babesik gabe heldu baita.

- Euskal Zinemaren Gala: Victoria Eugenia Antzokian ospatuko den Euskal Zinemaren Gala izango dugu ikusgai, 20:45ean, ETB1en eta eitb.eus-en. Bertan, lehen aldiz, Egile Berriak saria emango du EITBk, euskal zinemagintzako errealizadore hasiberrien talentua balioan jarri nahi duen golardoa. Estibaliz Urresolak jasoko du, hain zuzen ere. 

- Hizkuntzen Europako Eguna: 2001etik, urtero ospatu da Hizkuntzen Europako Eguna irailaren 26an. Ospakizunak helburu du Europako hizkuntzen aniztasuna goratzea, dibertsitate linguistikoa sustatzea eta europarrak hizkuntzak ikastera animatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X