ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Laura Garridok esan du PP batuta dagoela Javier de Andresen hautagaitzarekin

PPren idazkari nagusi eta legebiltzarkideak EAEko PPren presidente berriaren taldean jarraitzea espero du, eta adierazi du EAJren boto-emaileak bereganatzea izango dela hauteskundeetako helburua.
orain-default-image

Laura Garrido EAEko PPren idazkari nagusiak azpimarratu du PP batuta dagoela Javier de Andresen hautagaitzarekin. De Andres da alderdiaren presidente izateko hautagai bakarra azaroaren 4an Gasteizen egingo den XVI. Kongresuan.

Garridok Radio Euskadin egindioten elkarrizketa batean adierazi duenez, De Andresek osatuko duen taldeko kide izaten jarraitzea espero du.

Bestalde, legebiltzarkideak berretsi du Euskadiko PPrena EAEn sustraitutako proiektua dela, eta EAJren kudeaketa ikusita (Pedro Sanchezen Espainiako Gobernuaren "jarraipena"), boto-emaile jeltzaleak erakartzea bilatuko duela.

Audio imagen Orain
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Pradales lehendakariak "gizartea aktibatzeko" deia egin du, euskal selekzioak ofizial izan daitezen aurrera egiteko

Imanol Pradales lehendakaria 41 euskal kirol federaziotako presidenteekin bildu da gaur arratsaldean. Bileran, selekzio horien ofizialtasuna sustatzeko moduaz hitz egin dute, Euskadiren nazioarteko proiekzioa indartzeko. Besteak beste, Pradalesek ziurtatu du ofizialtasunaren partida ez dela "bulegoetan soilik jokatzen”, eta motibazioaren eta aktibazio sozialaren beharra aldarrikatu du.

Basque Segurtasun Foroa Bilbon
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Delituen gorakadaz eta segurtasunaren pertzepzioaz aritu dira Bilbon, Basque Segurtasun Foroan

Segurtasun mota guztiei buruz aritu dira dinamika parte-hartzaile batean 50 eragile inguru, Bilboko alkatea eta Segurtasun sailburua buru izan dituen ekitaldian.  Gizartearen sentimenduak kontuan hartuz egin behar den lana dela azpimarratu du Juan Mari Aburtok. Bingen Zupiriaren ustez, berriz, alderdi politiko batzuek nahita lotzen dituzte segurtasun eza eta migrazioa. Eztabaidari heldu eta modu gardenean aurre egiteko beharra nabarmendu du.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X