Europako hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Teresa Ribera izango da PSOEren zerrendaburua Europako hauteskundeetan

PSOEren Batzorde Exekutibo Federalak Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako ministro ere badena aukeratu du. Behin betiko zerrenda apirilaren 27an ezagutuko da.
Teresa Ribera, artxiboko argazki batean
Teresa Ribera, artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE

PSOEren Batzorde Exekutibo Federalak Teresa Ribera aukeratu du ekainaren 9an egingo diren Europako hauteskundeetan PSOEren zerrendaburu izateko. Gaur gaurkoz, Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteordea eta Trantsizio Ekologikorako ministroa da.

Proposamena ostiral honetan eramango dute Zerrenda Batzordera, eta militanteek eta Estatuko federazioek helarazitako proposamenak aztertuko dituzte.

Behin betiko zerrenda apirilaren 27an jakinaraziko da, Batzorde Federalaren bozketaren ondotik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X