Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Josu Erkoreka Bizkaiko Foru Aldundiko aholkulari izendatu dute

Urkulluren Gobernuko lehendakariorde eta Segurtasun sailburu izandakoa Elixabete Etxanobe ahaldun nagusiaren kabinetean sartuko da aholkularitza lanak egiteko.
Josu Erkoreka.
Josu Erkoreka.

Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak Josu Erkoreka (1960, Bermeo) aholkulari izendatu du. Amaitu den legegintzaldian Jaurlaritzako lehendakariorde eta Segurtasun sailburu izandakoa Bizkaiko Diputatu Nagusi Elixabete Etxanoberen kabinetean sartuko da orain, foru aholkulari gisa.

Aldundiko iturriek adierazi dutenez, izendapen hori Erkorekaren "esperientzia egiaztatuak eta curriculum pertsonalak" eragin dute. Haien aburuz, "Bizkaiko Aldundian ekarpen handia egin dezaketen ezagutza juridikoak" ditu EAJko politikariak.

Horrez gainera, zehaztu dute barne lana egingo duela, aholkularitzakoa eta proiekzio publikorik gabea.

Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide irakaslea izandakoa, Eusko Jaurlaritzako sailburu izan da Iñigo Urkulluren hiru legegintzaldietan eta, aurretik, EAJren diputatua eta bozeramailea izan zen Kongresuan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X