Hezkuntza Sailak % 30 igoko ditu zuzendaritza-taldeak osatzen dituzten irakasleen lansari-gehigarriak
Hezkuntza Sailak % 30 igoko ditu, oro har, ikastetxe publikoetako zuzendaritza-taldeak osatzen dituzten irakasleen lansari-gehigarriak. Gaur egun, 2.000 irakasle inguruk jasotzen dituzte pizgarri horiek.
Hori da Hezkuntza sailburuak, Begoña Pedrosak, iragarri duen berrikuntzetako bat sailaren 2025erako aurrekontuen aurkezpenean. Aurrekontu horiek 3.247,5 milioi izango dituzte, Eusko Jaurlaritzaren bigarren handiena, osasungintzaren atzetik, eta 121,6 milioi hazi dira, aurten baino % 3,9 gehiago.
Langileen kapitulua Sailaren partidarik garrantzitsuena da (guztizkoaren % 55), eta 52 milioitan hazi da, 1.793,2 milioiraino, hau da, % 3ko igoera izango du.
Partidak barne hartzen ditu ordainsari-politikan hitz emandakoak (sinatutako akordioak) ikastetxeetako langileekin, bai sare publikokoekin, bai itunpeko sarekoekin. Gainera, langileen egonkortasuna sendotzearen alde egingo da; izan ere, ikasturte 756 langile gehiagorekin hasi da.
Itunpeko pribatuari laguntzeagatik oposizioak egindako kritiken aurrean, sailburuak erantzun du gobernuak euskal eskola publikoaren alde egindako ahalegina "oso argia" dela. Horren erakusgarri, iragarri du otsailerako Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko eta Hobetzeko I. Plan Estrategikoa prest egongo dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Fiskaltzak artxibatu egin du EH Bilduk Guardiako EAJko alkatearen aurka jarritako salaketa
"Presio-estrategia politiko" kanpaina bat egitea leporatu dio alkateak koalizioari.
Bengoetxea, EHUko errektorea: "Ikasle-mugimenduari eskatu diogu ez erortzeko probokazioetan"
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak zentzuz jokatzeko eta probokazioetan ez erortzeko deia egin du. Ikasle-antolakundeekin harremanetan jarri dela adierazi du, eta Voxen jokoari ez jarraitzeko eskatu die, baina, horren ustez, "libre dira nola jokatu nahi duten erabakitzeko".
Santurtziko Udalak Fiskaltzari helarazi dio Udaltzaingoaren azterketen ustezko filtrazioaren kasua
Segurtasun arloko zinegotzi ohi Sonia Lopezen mezu elektronikoak aztertu ondoren, gertakariak Bizkaiko Fiskaltzaren aurrean aurkezteko izapideak hasteko erabakia hartu du gobernu-taldeak.
Aitor Esteban estatus berriaren itunaz: "Duela pare bat aste itxaropentsu nengoen, orain zalantzak ditut"
"Egun on" saioan Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak esan duenez, "duela pare bat aste itxaropentsu" zegoen estatus berria adosteko aukeraren aurrean, EAJ, EH Bildu eta PSE-EEren arteko hiruko elkarrizketak ikusita, baina "orain zalantzak" ditu. "Ateak irekita daudela dirudienean, ustekaberen bat gertatzen da", adierazi du.
ETAko preso batzuek jasotako espetxe baimen eta gradu aldaketaren inguruko eztabaida izan da gaur Legebiltzarrean
ETAko presoei mesede-tratua ematea leporatu diete Javier De Andres Euskadiko PPko buruak eta Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkideak Imanol Pradales lehendakariari eta Maria Jesus San Jose Justizia sailburuari.
Gazteria Legea aldatzeko proposamena erregistratu dute EAJk eta PSE-EEk, adin txikikoen udalekuak zorrotzago kontrolatzeko
Presazko prozeduraren bitartez erregistratu dute, eta bi hilabeteko epean aldaketak indarrean egotea aurreikusten du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Zupiriak “zentzuz” jokatzeko eskatu du, Voxek Gasteizen deitutako ekitaldiaren aurrean
Eusko Jaurlaritzaren esanetan, “alderdi autoritario baten ekitaldia” izango da, “15 lagunek deituta”.
Aldakako ebakuntza egingo diote berriro Aburtori, martxoaren 9an
Hilabete eta erdi inguru beharko du osatzeko, eta Amaia Arregi egungo alkateordeak beteko ditu alkate lanak aldi horretan.
Jon Enparantza eta Arantza Zulueta Martuteneko espetxean sartu dira
Otsailaren 3an espetxeratzeko agindua eman zuen Auzitegi Nazionalak 2022an ezarritako zigorra bete ahal izateko eta euren kabuz joan dira espetxera.
Iraungitako txertoen kasuari lotutako batzorde independente bat eratzeko eta erantzukizunak eskatzeko proposamenak atzera bota dituzte EAJk eta PSEk
Jeltzaleek eta sozialistek iragarritako neurriak arintzeko eskatu diote Osasun Sailari, "akatsen arriskua gutxitzeko".