Podemos
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Richar Vaquero, Podemos Euskadiren koordinatzaile nagusi berria

17 botoko aldea atera dio Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaile Miren Echeveste hautagaiari (385 boto bildu ditu).
richar-vaquero-efe
Richar Vaquero, Podemos Euskadiren koordinatzaile nagusia. Argazkia: EFE

Bizkaiko Zirkuluen bozeramaile Richar Vaquero hautatu dute Podemos Euskadiren koordinatzaile nagusi. Guztira, 402 boto (% 46,5) eskuratu ditu, alderdi moreak jakinarazi duenez. Hain zuzen ere, tarte txikia atera dio beste hautagaiari, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Podemosen bozeramaile Miren Echevesteri, 385 boto lortu baititu.

Asteon, Vaquerok iragarri du, berak irabaziz gero, Errenteriko alkateorde Maite Gartzia izango dela alderdiko koordinatzaile laguntzailea.

Vaquerok Pilar Garridoren lekua hartuko du. Garridok ez zuen bere burua hautagai aurkeztu, azken hauteskundeetako emaitza kaskarrak tarteko.

Orain arte Bizkaiko Zirkuluen bozeramaile izan da Vaquero (Bilbo, 51 urte), eta 2023ko hauteskundeen ondotik, Elkarrekin Podemosen prokuradore izan da Bizkaiko Batzar Nagusietan.

Maisua eta psikopedagogoa da, eta masterra dauka Psikologia Klinikoan, gatazketako bitartekaritzan espezializatua.

Albiste gehiago politika

PNV afirma que la devolución del edificio de París es "un acto de justicia" y no olvidará "el escándalo" de PP y Vox
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJk esan du Parisko eraikina itzultzea "justizia ekintza bat" dela, eta ez duela ahaztuko PPren eta Voxen "eskandalua"

Marceau etorbideko eraikinak ekitaldi hunkigarria hartu du larunbat honetan, eta bertan izan dira Aitor Esteban EBBko egungo presidentea eta Andoni Ortuzar EBBko presidente ohia (bere agintaldian berreskuratu zuen EAJk eraikina). Horiekin batera izan dira Imanol Pradales lehendakaria eta Eusko Jaurlaritzako hainbat sailburu, Kongresuko, Senatuko eta Europako Parlamentuko bozeramaile jeltzaleak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidenteak, besteak beste.

Gehiago kargatu