Borrasi prebarikazioagatik ezarritako zigorra berretsi du Gorenak, eta amnistia ezartzea baztertu du
Auzitegi Gorenak berretsi egin du Laura Borrasen lau urte eta erdiko kartzela zigorra, 13ko inhabilitazioa eta 36.000 euroko isuna, prebarikazioagatik eta dokumentuak faltsutzeagatik, lagun bati adjudikatzeko kontratuak zatikatu zituelako 2013tik 2018ra Kataluniako Letren Erakundea zuzentzen zuenean. Gainera, ukatu egin du amnistia aplikatzeko eskaera.
Zigor-arloko Salak atzera bota zuen Borrasek Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an ezarritako zigorraren aurka jarritako helegitea; izan ere, 335.700 euroko 18 kontratu modu irregularrean esleitzearen erantzuletzat jo zuen. Bere defentsak zigorrean desproportzioa argudiatu zuen, baina Jusitiziak Auzitegiak berretsi egin zuen, administrazio publikoaren printzipioak urratu ziren ustelkeria kasu bat dela argudiatuz.
Gorenak azpimarratu zuen ustelkeriak kargu publiko batetik bidegabeko abantailak lortzea dakarrela eta jokabide horiek Estatuaren ondareari ez ezik, sistema demokratikoari ere eragiten diotela. Amnistia eskaeraren aurrean, auzitegiak ebatzi zuen gertaerak ez daudela prozesu independentistari lotuta, adieraziz ez bere profil politikoak ez gobernu ekintzak ez dutela justifikatzen legea urratzea.
Era berean, gogora ekarri behar da Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak beste bi pertsona ere zigortu zituela. Agiri ofizialean faltsutze delitu jarraituaren beharrezko laguntzailetzat eta merkataritza agirian faltsutze delitu jarraituaren egiletzat jo zituzten, aitorpenaren aringarriarekin; beraz, 2 urteko espetxealdia eta urtebete eta 2 hilabete ezarri zizkieten, hurrenez hurren. Ez batak ez besteak ez zuen helegiterik jarri Auzitegi Gorenean.
Zure interesekoa izan daiteke
Baionako auzapez izaten jarraituko du Etchegarayk, Blanco estreinatuko da Biarritzen, Etxaleku Kanbon, eta EH Baiko Horn Bokalen
Orain arteko auzapezek errepikatuko dute Hendaian, Donibane Lohizunen, Azkainen, Maulen eta Beskoitzen. EH Baik Urruña galdu du.
Chivitek, UPNk eta PPk gogor gaitzetsi dute Korrikan ETAren aldeko ikurrak erakustea
Korrika Txantreatik (Iruñea) igaro denean, lekukoa zeramaten bi lagunek ETAko bi presoren argazkiak erakutsi dituzte, eta horrek UPNren, PPren eta Maria Chivite Nafarroako presidentearen haserrea eragin du.
Egiari Zor Fundazioak Pasaiako sarraskiko biktimak omendu ditu, hil zituztenetik 42 urte bete direnean
Estatuko Segurtasun Indarrek Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituztela 42 urte bete dira gaur, eta horren kariaz Egiari Zor Fundazioak ekitaldia egin du Azpeitian, biktimen jaioterrian, haien lagun eta senideekin batera.
Otxandianok "bakearen ekonomiaren aldeko lidergo politiko sendo baten falta" leporatu dio Pradalesi
Eusko Legebiltzarreko EH Bilduren bozeramaileak kritikatu egin du Mikel Torres Ekonomia sailburuak "armagintza-industria babestu eta garatzearen alde" egin zuela.
Pradalesek Agirreren ondarea aldarrikatu du haren heriotzaren urteurrenean: "Bake gizona, letra larriz"
Lehendakariak Jose Antonio Agirre ekarri du gogora, haren heriotzaren 66. urteurrenean, eta haren balioek nazioarteko egungo testuinguruan duten indarra azpimarratu du.
Abian da udal hauteskundeen bigarren itzulia Ipar Euskal Herriko 11 herritan
Baionan eta Biarritzen aliantzak lortu dituzte aste honetan bigarren itzulirako txartela lortu duten zerrendetako batzuek. Kanbon, Donibane Lohizunen, Hendaian, Urruñan, Maulen, Bokalen, Beskoitzen eta Azkainen, ordea, ez dute adostasunik lortu, eta hautagaitza bakoitzak bere bidea egingo du.
Ione Belarrak "zitala" deitu dio Josu Jon Imazi
Irango gerraren harira, deigarria izan da gaur Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusiak Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatuaren kontra erabili dituen hitzak: "Gerra hau Josu Jon Imazek ordaindu dezala, zitalki joan zen-eta Donald Trumpengana".
PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da
Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak.
ETAk hil zuen Juan Priede Orioko zinegotzi sozialista gogoratu dute
Jose Ignacio Asensiok esan du apartheid politikoa gauzatzea ekidin zutela Priede bezalako pertsonek. Urte gogor haietan askatasunaren alde pauso bat eman zutela nabarmendu du, eta haien memoria politikoki ez erabiltzeko eskatu dio eskuinari eta ultraeskuinari.
Soledad Iparragirre ETAko buruzagi ohiari erdi-askatasuna eman diote, eta espetxetik atera ahalko da astelehenetik ostiralera
Espetxe-araudiaren 100.2 artikulua aplikatu zaio, eta, hala, lanegunetan Martuteneko kartzelatik atera ahalko da, lo egitera itzuli beharko bada ere.