KONTZERTU EKONOMIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak zorraren muga malgutzea eskatuko dio Espainiako Gobernuari osteguneko bileran

Muga-zergen aurrean erantzuteko gaitasuna izan nahi du Eusko Jaurlaritzak. Izan ere, lehen kalkuluen arabera, EAEk 2.000 milioi euroko balioa duten esportazioak egiten ditu AEBra.
Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoan parte hartu izan duten euskal ordezkariak
Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoan parte hartu izan duten ordezkariak Artxiboko irudia: Irekia

Donald Trump AEBko presidenteak abiatutako gerra komertzialaren ondorioei erantzuteko zorra handitu ahal izatea eskatuko dio Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari, ostegun honetan Madrilen egingo den Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren bileran.

Osteguneko bileran Eusko Jaurlaritzako, Espainiako Gobernuko eta hiru aldundien ordezkariek parte hartuko dute.

Aipaturiko batzarrean parte hartuko dute, besteak beste, Noël d'Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak, Maria Ubarretxena Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburuak eta hiru ahaldun nagusiek.

Pasa den abenduaren 23ko Batzorde Mistoan, 2027 urte arteko defizit eta zorpetze mugak zehaztu zituzten. Horren arabera, hurrengo hiru urteetan % 0,3koa izango da Eusko Jaurlaritzaren defizit muga, eta zor publikoa, % 13koa. 

Orain zorpetze muga malgutzeko eskatuko dio Espainiako Gobernuari % 13 hori gainditu ahal izateko.

Halaber, erregimen komuneko autonomia erkidegoen zorra kitatzea ere mahai gainean izango da. EAE eta Nafarroa Espainiako Estatuko erregimen komunetik kanpo daude, eta Ogasun Ministerioak iragarritako 80.000 milioiko kitapenak bi erkidegoei kalte egin diezaieke, zeharka. Izan ere, Espainiako Estatuak bere gain hartzen du erregimen komuneko erkidegoen zor hori, eta Kupoak barne hartzen ditu zor publikoari eta haren interesei lotutako Estatuaren kargak. Beste era batera esanda, Estatuak zenbat eta zor handiagoa izan, Kupoaren % 6,24aren bidez ordaintzeko orduan eta gastu handiagoa izango da.

Era berean, foru ogasunek Espainiako Estatuan jokatzen duten papera nazioartean gehiago zabaltzea eskatuko dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X