EH Bilduk eta EAJk "gardentasuna" eskatu diote PSOEri, Cerdani buruzko UCOren txostena iritsi zain
Santos Cerdan, atzo, Kongresuan
Ustez, Santos Cerdan PSOEren Antolakuntza idazkaria legez kanpoko komisioekin lotzen duten hainbat informazioren aurrean, UCOren txostenaren zain egotea defendatu dute EH Bilduk eta EAJk. Edonola ere, "gardentasuna" eskatu diote Alderdi Sozialistari.
"Oraindik ez dakigu filtrazioetan esaten ari dena zenbaterainokoa den, eta berri gehiago izan arte itxarongo dugu. Hala ere, gardentasuna eta informazioa eskatzen ditugu", esan du Maribel Vaquero EAJren Kongresuko bozeramaileak ganberara iritsi berritan.
Ildo beretik mintzatu da EH Bilduko diputatua, Jon Iñarritu. Ez du baloraziorik egin nahi izan behin betiko informazioa izan arte, filtrazioetatik harago "ezer gutxi" jakin delako.
Sanchezen inbestidura babestu zuten hainbat taldek ere azalpenak eskatu dizkiote PSOEri.
Compromis kezkatuta agertu da Cerdani buruz argitaratu diren informazioen harira, eta herritarrek Gobernuaren azalpenak beha dituztela azpimarratu du.
Coalicion Canariak, berriz, nazioaren egoerari buruzko eztabaida bat egitea eskatu du gaiari buruz hitz egiteko. Halaber, errudunak bilatzea epaileen lana dela adierazi du.
PSOErekin gobernu koalizioan dagoen Sumar alderdiak ere "gardentasuna" eskatu dio PSOEri, Cerdanen aurkako "akusazio larrien" aurrean.
Oposizioko taldeek Sanchezen gaineko presioa areagotu dute
Miguel Tellado PPk Kongresuan duen bozeramaileak azalpenak emateko eskatu dio koalizio gobernuari. Harago joan da eta dimisioak eta hauteskundeak aurreratzea nahi du. "Gaur Pedro Sanchezek agerraldia egin beharra du, gaur kongresura etorri behar duela baliatuta", esan du kongresuko pasilloetan.
Voxek, bere aldetik, UCO txostenaren ezagutu ostean dago eginbide judizialak abiatzeko asmoa agertu du.
Hainbat hedabidek zabaldutako informazioaren arabera, Guardia Zibilaren UCO unitateak eskuratutako grabazio batean Santos Cerdan PSOEko antolakuntza idazkaria entzuten da hainbat enpresak zor dieten diruari buruz hizketan, Jose Luis Abalos Garraio ministro ohiarekin eta horren aholkulari izandako Koldo Garciarekin.
Guztira, zorra 400.000 euro ingurukoa litzateke, ikertzaileen arabera, obra publikoak esleitzearen truke eraikuntzako enpresei komisioak kobratzeagatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadik eta Espainiar Estatuak aldebiko batzorde bat sortuko dute aireportuen kudeaketan parte hartzeko
Aireportu-azpiegiturei buruzko akordioak bi administrazioen arteko lankidetza-organo bat abian jartzea aurreikusten du, indarrean dagoen eskumen-araudia errespetatuz, Euskadik erabaki estrategikoetan esku hartzeko aukera izan dezan.
Euskal Herriaren proiektu nazionala indartzeko beharra azpimarratu du EH Batera herri ekimenak Lizarran
Aberri Egunaren ofizialtasuna eta instituzionalizazioa ere aldarrikatu dituzte ekimeneko ordezkariek gaur Lizarran egin duten ekitaldian. Zehazki, gaur egun ez duen aitortza eta zabalpena emateko eskatu dute, "urrats txikia bezain eraginkorra" izango litzatekeela iritzita.
Etchegarayk eta Blancok hartu dute Baionako eta Biarrizko alkate kargua
Atzo, Kanboko eta Hendaiako aginte makila jaso zuten Peio Etxelekuk eta Kotte Ecenarrok. Bigarren itzuliaren ostean alkate karguak hartu eta gero, orain argitzeko dagoen bakarra da Euskal Hirigune Elkargoko presidente izateko hautagaiak nortzuk izango diren. Etchegarayk ez du horren inguruko arrastorik eman.
Bizikidetza eraikitzeko, egian oinarritutako memoria eskatu du Eneko Anduezak
Euskadiko sozialista gazteek Oroimen Hegoak sariak banatu dituzte Donostiako Miramar Jauregian. PSE-EEk ezberdin pentsatzeko askatasuna bermatzeko lanean jarraituko duela aldarrikatu du Anduezak.
Euskadiren eraikuntzan buru-belarri arituko den gazteria aldarrikatu du Aitor Estebanek, pankarta atzean geratzen direnen aurrean
EGI egunaren ekitaldi nagusian parte hartu du Aitor Esteban EBBko presidenteak, Mungian. Gizartean eta alderdian euren lekua hartzeko eskatu die gazte jeltzaleei.
Aireportuen kudeaketan parte hartzeko gaitasunak iritzi ezberdinak sortu ditu euskal alderdien artean
EAJk uste du "albiste bikaina" dela, eta PSE-EEk, berriz, akordioa bere dimentsioan jartzeko eta gehiegizko espektatibarik ez izateko eskatu du. Oposizioak kritikatu du "lehendakariak argazki bat bilatu duela Madrilen", eta akordioa "kea baino ez" dela.
Mikel Serrano, Zumarragako PSE-EEko alkatea, Korrikaren lekukoarekin
Alkateak eraman du Korrikaren lekukoa Gipuzkoako udalerriko Udalbatzari esleitutako kilometroaren lehen metroetan. PSE-EEk Korrikan alderdi gisa ez parte hartzea erabaki zuen, CCOOk betoa jaso ostean, baina ordezkari batzuk parte hartzen ari dira.
Aena aztertzen ari da Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak egin duten akordioaren aurkako neurriak hartzeko aukera
Enpresa publikoak azpimarratu duenez, aldebiko organo berria "aholku-emailea besterik ez da izango" eta ez ditu bere eskumenak aldatuko. Gainera, ohartarazi du arriskuan jar daitekeela legedia, egungo araudiaren mugak gainditzen badira.
Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du
Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.
Pradalesen iritzian,"akats politiko larria" da 'Guernica' ekartzeari atea ixtea kontserbazio txostena jasotze hutsagatik
Lehendakariaren arabera, Reina Sofia Museoaren ezezkoak ez luke nahikoa izan behar Pablo Picassoren margolana Bilboko Guggenheimera 9 hilabetez ekartzea baztertzeko. Guernica Euskadira ekarrita munduari "erreparazio" mezu bat bidaliko litzaioke, horren ustez, eta hori esan dio Pedro Sanchezi.