PSE-EE
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Anduezak esan du euskal sozialismoa "zintzotasunaren eredu" dela

Eusko Jaurlaritzaren lehen urtearen balantzea egiteko Barakaldon egindako ekitaldian euskal sozialisten idazkari nagusiak azpimarratu duenez, "ekintzekin" frogatu da PSE-EEren hauteskunde-programa "ez zela ideien zerrenda hutsa, euskal gizartearekiko benetako konpromisoa baizik".

eneko andueza

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia, gaur Barakaldon. Argazkia: EITB MEDIA.

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak esan du euskal sozialismoa "zintzotasunaren eta konpromisoaren eredu" izan dela beti, eta etorkizunean ere hala izaten jarraituko duela.

Eusko Jaurlaritzaren lehen urtearen balantzea egiteko Barakaldon egindako ekitaldian, Anduezak eskerrak eman dizkie sailburu sozialistei egindako lanagatik. Bertan esan duenez, "ekintzekin" frogatu da PSE-EEren hauteskunde-programa "ez zela ideien zerrenda hutsa, euskal gizartearekiko benetako konpromisoa baizik".

Eneko Anduezak bereziki eskertu du Jaurlaritza osatzen duten sailburuek egindako lana, euskal sozialisten zintzotasuna "eredugarria" izan baita, eta etorkizunean ildo bide beretik jarraituko dutela ziurtatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X