Jose Maria Aierdiren iritziz, aurtengo uzta kalitate handikoa izango da, txikiagoa izan arren
Foru Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria dago kontsumitzaileek “bidez” baloratuko dutela aurtengo ardoaren kalitatea. Suteei dagokienez, Nafarroan “egiten den prebentzio lana” azpimarratu du eta adierazi du bide horri jarraitu behar zaiola.
Jose Maria Aierdi, Radio Euskadiko estudioetan. Argazkia: EITB Media
Nafarroako mahats-uzta "iazkoa baino txikiagoa, baina oso kalitate onekoa izango da", Jose Maria Aierdi Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariaren aburuz. Hala adierazi du, Radio Euskadiko Boulevard saioan egindako elkarrizketan.
Hain zuzen ere, Nafarroako Jatorri Deituraren kalkuluen arabera, 2025eko ekoizpena 40 milioi kilo mahatsekoa izango da, iaz baino % 6 gutxiago. Tenperatura altuen ondorioz, dagoeneko hasi dute mahats-bilketa eta Gabonetarako lehen ardo zuri eta gorriak botilaratzea espero dute upeltegiek.
Aierdik azpimarratu duenez, gidatzen duen Saila eta sektorea elkarlanean aritu dira mahats kopurua murrizteko eta soberakinik ez sortzeko, "uzta berdea" eta horren gisako neurriak hartuta.
Modu horretara, kalitate handiko ardoak lortuko dituztela uste du, eta dago "kontsumitzaileek ardoaren kalitatea behar bezala" baloratuko dituztela.
Nafarroan ekoitzitakoaren % 60 Estatuan kontsumitzen da, eta gainerakoa esportatu egiten da, batik bat, AEBra. Ildo horretan, Trumpen Gobernuak ezarritako muga-zergek kezka sortzen dute sektorean.
Nekazariek udan izaten duten beste buruhausteetako bat suteak izaten dira. Aurten Nafarroan 600 hektarea inguru erre dira. Estatuko hainbat erkidegotan gertatzen ari denarekin alderatuz gero, egoera askoz hobea ari da izaten Nafarroan. Neurri batean, "prebentzioaren arloan azken urteetan egiten ari den ahaleginak" zerikusia izan du horretan, Landa Garapeneko kontseilariaren arabera.
Aierdik azpimarratu du neurri horiekin "jarraitu" beharra dagoela. Baso-aprobetxamenduaren garrantzia azpimarratu du; "ezin dugu erregairik utzi basoetan", esan du.
Bestetik, baso-antolamendu eta "kudeaketa egokiaz" hitz egin du. "Zer ekoitzi nahi dugun jakin behar dugu, eta horretan aniztasuna garrantzitsua da. Zenbat eta sorta zabalagoa, orduan eta arazo gutxiago", ziurtatu du.
Horrez gainera, Foru Gobernuak hurrengo hilabeteetarako duen erronka bat ere aipatu du; suteetan nekazarien parte-hartzea antolatzeko sistema bat ezartzea. "Euren ibilgailuak eta bizitzak arriskuan jartzen lehenak dira eta beharrezkoa da sistema bat antolatzea".
Beste gai batzuei helduta, Europar Batasunak datozen urteetan nekazaritza arloan izango duen aurrekontuari buruz galdetuta, Aierdi ez dago batere ados aurrekontuarekin. Bere iritzian, urria da eta sektoreko eragileekin batera lan egingo duela adierazi du, Espainiako Gobernuaren aurrean jarrera bateratua azaltzeko.
'Cerdan auzia'ri dagokionez, kontseilariak esan du haren alderdia ziur dagoela Nafarroako Gobernuaren kudeaketa gardena izan dela. "Ustelkeria egon izan balitz, Geroa Bai ez litzateke gobernuan egongo", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako krisia bideratzeko Segurtasun Nazionaleko Kontseiluaren ezohiko bilera eta aginte bakarra deitu du Sanchezek astearte honetarako
Diputatuen Kongresuak asteazkenean eztabaidatuko du Espainiako presidentea migrazio krisiari buruzko agerraldia egin behar duen ala ez eta 10 ministro deitzen dituenetz.
Udal eta foru hauteskundeetarako eta Nafarroako Parlamenturako prozesua prestatzen ari da EH Bildu
Bere oinarriei dei egin die "parte har dezaten eta ezkerreko soberanismoaren eskaintza politiko eta elektorala osatzeko lanaren parte izan daitezen, erronkaren tamainako anbizioarekin".
Saizek Feijooren aurka egin du Ceutan konfinamendua eskatzeagatik: "Xenofobia da kutsakorra"
Elma Saiz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroaren arabera, Alberto Nuñez Feijoo PPren presidenteak Ceuta konfinatzeko eskatu izana "arduragabekeria larria" da, ez baitago kutsatzeko arriskurik, eta buruzagi popularraren "ezjakintasuna" kritikatu du.
EAJk Frantziarekin hitz egiteko eskatu dio Espainiako Gobernuari, Irungo trafikoaren "itogunea" konpontzeko
Halaber, Cristina Laborda Irungo alkatearen "demagogia" kritikatu du, eta adierazi du arazoa ez dela "errepide gutxi" dagoela, baizik eta Frantziak muga "itogune" bihurtu duela herria.
Pradalesek humanismoaren alde egin du ziurgabetasunaren aurrean, Euskadiren "euskarri sendoena" delakoan
Lehendakariak Jose Maria Arizmendiarrieta, euskal kooperatiben mugimenduaren sortzailea, eta Jose Antonio Agirre lehendakaria aipatu ditu humanismoaren erreferente gisa, eta kontzeptu hori eguneratzea beharrezkotzat jo du.
Eusko Jaurlaritzak ostegunean hasiko du urte politiko berria
Besteak beste, etxebizitzaren prezioak, Osakidetzako itxaron-zerrendek, transferentziek eta erreforma fiskalak markatuko dute agertoki politikoa udazkenean.
Valcalderan fusilatutakoak omendu dituzte Iruñean eta Cadreitan, 90 urte betetzen direnean
1936an, agintari militarrek 52 preso errepublikano atera zituzten Iruñeko kartzelatik, askatuko zituztelako aitzakian, baina hil egin zituzten. Bederatzi hamarkada geroago, ez dakite non dauden haien gorpuzkiak.
Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Feijook Sanchezi "osasun arriskuagatik"
Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, uztailaren amaieran migratzaileak masiboki sartu ostean atzeman diren gaixotasun infekzioso eta kutsakorrak direla eta. Horren hitzetan, sarna eta tuberkulosi kasuak daude eta "osasun-arriskua" dago.
Bizirik dauden migratzaileak eta hildakoen gorpuak aberriratzeko eskatu dio Marokok Espainiari
Marokoko Justizia ministroak Espainiarekin akordio bat sinatzeko eskatu du, eta ziurtatu du Maroko prest dagoela autobusak Ceutara bidaltzeko, bizirik dauden migatzaileak hartzeko.
Gorenak atzera bota du ministroak abuztuan Senatuan agertzera behartzeko PPk egindako premiazko eskaera, Ceutako krisia dela eta
Nuñez Feijook Gobernuari eskatu dio baimena eman diezaiola Felipe VI.ari hiri autonomoa bisitatzeko, erregeak “Ceutara joan nahi duelako hala dagokiolako”.