TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango da: 40 urte Monbar Hoteleko atentatua izan zela, Pentsiodunen herri-ekimena eta Zinemaldia

Orainek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.

PENSIONISTAS PENTSIODUNAK GASTEIZ
Pentsiodunen manifestazioa. Argazkia: EFE

Hauek dira astelehen honetako, 2025eko irailaren 8ko  titular nagusiek hartuko dituzten gaiak:

- 40 urte Monbar hoteleko atentatutikLau pertsona hil zituzten tirokatuta eta bostgarren bat zauritu zuten.GALek egindako odoltsuenean. Urte batzuk geroago hilketaren autore materialak epaitu zituzten, Marsellako bi mertzenario. Epaiketan zehar, Estatu espainiarreko zerbitzu sekretuek kontratatu zituztela aitortu zuten, baina ikerketa hori froga faltagatik itxi zuten.

- Pentsioei buruzko eztabaidaPentsioen osagarri bat bermatzeko Pentsiodunen Mugimenduak sustatutako legegintzako herri-ekimeneko lege-proposamena aintzat hartzea eztabaidatu dute gaur Eusko Legebiltzarrean. Bestalde, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak manifestazio bat deitu du "Eusko Jaurlaritzak pentsioei buruzko ILPa eztabaidatzeko blokeoa" salatzeko.

- Zinemaldia: Colin Farrell Gipuzkoako hiriburuan da dagoeneko eta glamour osoa zabalduko du "Ballad of a Small Player" filmaren estreinaldiarekin.  Patxi Bisquerten "Omburen itzala" filma ere estreinatuko da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako Parlamentuak Accionaren presidentearen kontra egin du, Belateko ikerketa batzordean ez baita agertu

Jose Antonio Entrecanales Accionaren presidentea bi aldiz deitu dute ikerketa batzordera, baina bi-bietan ordezkariak bidali ditu. Irati Jimenez ikerketa batzordearen presidentearen esanetan, Entrecanales bera deitu dute eta ez Acciona enpresa (pertsona juridiko gisa), eta desobedientzia delitua egin duelakoan Fiskaltzari jakinaraztea erabaki du batzordeak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X