Hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Igande honetan egiten ari dira Arabako kontzejuetako hauteskundeak

30.000 pertsona baino gehiago daude botoa ematera deituta lurraldeko 333 kontzejuetan, Administrazio Batzarrak berritzeko. Batzar horiek landa-bideak, mendiak, iturriak, baso-ondarea eta bestelako ondasun publikoak kudeatzen dituzte.

Monasteriogurenen bozketa. Argazkia: Orain

Igande honetan egiten ari dira Arabako kontzejuetarako hauteskundeak. 30.000 pertsona baino gehiago daude botoa ematera deituta lurraldeko 333 kontzejuetan.

Laura Perez Borinaga Arabako Foru Aldundiko Lurralde Antolaketako diputatuak hauteskundeen aurkezpenean azpimarratu zuenez, "kontzejuak herritarrek gertuen dituzten egiturak dira, eta Arabako aniztasuna islatzen dute".

Hauteskunde horiek 1984tik lau urtean behin egiten dira, eta Administrazio Batzarrak berritzeko aukera ematen dute. Batzar horiek Arabako herrien egunerokotasuna kudeatzen dute: landa-bideak, mendiak, iturriak, baso-ondarea eta beste ondasun publiko batzuk.

Aurten, 55 kontzejutan aurkeztu dira hautagaitzak, eta 278 kontzejuk ez dute hautagaitzarik jaso. Kasu horietan, prozesua ez da gelditu, hautaezintasun-kausan sartuta ez dauden hautesle guztiak hautagai bihurtzen baitira, eta, horrela, "tokiko erakunde txiki guzti-guztien jarraitutasun demokratikoa" bermatzen da.

Aurtengo kanpaina instituzionalak, '#ZureHerriaZureAhotsa' lelopean, parte-hartzea sustatu eta hautagaitzen aurkezpena bultzatu nahi du, bereziki emakumeen artean. 2021ean, hautetsien % 40 emakumeak izan ziren, eta edizio honetan ez da emakumezko hautagairik faltako.

Perez Borinagak kontzejuen berezitasunen berri eman zuen aurkezpenean. Azaldu zuenez, kontzeju irekiak (kudeaketa auzo-batzar bidez egiten da) eta kontzeju itxiak (presidente bat eta gutxienez bi bokal aukeratzen dira; herritar-kopuruaren arabera gehiago izan daitezke) bereiziz.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek akordioak ospatu ditu eta guztiek "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak aldebiko batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan du, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria eta energia, osasuna edo immigrazioa bezalako esparruetan akordioak lortzeko negoziazio ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X