Bi urteko inhabilitazioa ezarri dio Gorenak Estatuko fiskal nagusiari, sekretuak ezagutarazteagatik
Auzitegi Gorenak 7.200 euroko isuna ere ezarri dio Alvaro Garcia Ortizi, eta 10.000 euro eman beharko dizkio Alberto Gonzalez Amadorri kalte moralen ordainetan. Sententzia osoa ez dago oraindik idatzita eta egun edo aste batzuen buruan jakinaraziko da. Auzitegi Gorenean bertan deuseztatze-intzidente bat eskatu ahal izango du fiskalak zigorra etenarazteko; bide horrek ez du aurrera egiten normalean, baina beharrezkoa da Konstituzionalera babes eske jotzeko.
Auzitegi Gorenak bi urteko inhabilitazioa ezarri dio Alvaro Garcia Ortiz Estatuko fiskal nagusiari kargu horretarako, bai eta 7.200 euroko isuna, Alberto Gonzalez Amadorrek (Isabel Díaz Ayusoren bikotekidea) Ogasunari iruzur egin izana onartzen zuen mezuarekin lotutako datu erreserbatuak plazaratzeagatik.
Epaiketa amaitu eta astebetera, Gorenak erabakiaren berri eman du, baina, sententzia osoa ezagutzeko egunak ere itxaron beharko da, oraindik ez dute eta idatzi. Sententzia hori jakinarazi arte, horrenbestez, ez da indarrean sartuko zigorra.
Zazpi magistratuk (gehienak, kontserbadoreak) epaitu dute Alvaro Garcia Ortiz eta erabakia ez dute aho batez hartu, izan ere Ana Ferrer eta Susana Polo magistratuek boto partikularra eman dute.
Gorenaren erabakiaren arabera, Alberto Gonzalez Amadorri (Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidentearen bikotekidea) kalte moralak eragin dizkio eta 10.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio. Prozesuaren gastuak ere bere gain hartu beharko ditu Garcia Ortizek.
Fiskalaren azken aukera
Alvaro Garcia Ortiz Estatuko fiskal nagusiak Auzitegi Gorenak ezarri dion zigorra saihesteko azken saiakera baterako aukera izango du, Auzitegi Gorenean bertan, deuseztatze-intzidente baten bidez. Bide horrek normalean ez du aurrera egiten, baina ezinbestekoa da Konstituzio Auzitegira babes-bila jotzeko.
Bide hori eginez gero, Ministerio Publikoaren buruak bermeen gorteari eska diezaioke, kautelaz, kondena betetzea etetea, epai horren aurkako errekurtsoari buruzko ebazpena eman arte.
Izendapen-prozesua
Espainiako Gobernuak adierazi duenez, sententzia errespetatzen du, nahiz eta bat ez etorri, eta argitu du datozen egunetan jarriko duela abian Estatuko fiskal nagusi berri bat izendatzeko prozesua, bermatuz Zuzenbidearen esparruan prestigio profesional handiko pertsona bat izango dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Jon Enparantza eta Arantza Zulueta Martuteneko espetxean sartu dira
Otsailaren 3an espetxeratzeko agindua eman zuen Auzitegi Nazionalak 2022an ezarritako zigorra bete ahal izateko eta euren kabuz joan dira espetxera.
Iraungitako txertoen kasuari lotutako batzorde independente bat eratzeko eta erantzukizunak eskatzeko proposamenak atzera bota dituzte EAJk eta PSEk
Jeltzaleek eta sozialistek iragarritako neurriak arintzeko eskatu diote Osasun Sailari, "akatsen arriskua gutxitzeko".
EHUk Arabako campusa itxiko du astelehenean, Voxen ekitaldi bat dela-eta
Eskuin muturreko alderdiak otsailaren 23aren oroigarri gisa egin du deialdia, “unibertsitatean askatasuna defendatzeko ezker abertzalearen aurrean”.
Eudelek aurrekontuak luzatu ditu, 40 urtean lehen aldiz, EH Bilduren abstentzioaren ondorioz
EH Bildu atzo iragarri zuenez, koalizio abertzaleko zinegotziek aurrekontua atzera botatzeko asmoa zuten, gaurko bozketan abstenituz, EAJk bultzatutako zuzendari berriaren hautaketa prozesuarekin ados ez zeudelako. Esther Apraiz Eudelen presidenteak adierazi du"intituzioa etsirik" dagoela erabakiaren aurrean, eta ohartarazi du horrek "zaildu" egingo duela hainbat proiektu egitea.
Jaurlaritzak begi onez hartu du bizitzeko baimena berritu nahi duten migratzaileei hizkuntza ofizialetan egiten jakitea eskatzea
Kataluniako Gobernuak egin du proposamena, hizkuntza kohesiorako eta hobeto integratzeko elementu gisa baliatu daitekeelakoan. Ildo horretatik, euskara jakitea migratzaileen integrazio prozesua indartzeko kohesio tresna izatea nahi du Eusko Jaurlaritzak.
Medikuen eskaerei eta profesional faltari erantzuteko, Jaurlaritzaren proposamenak
Alberto Martinez sailburuak neurriak eskatu dizkio Monica Garcia ministroari medikuen aldarrikapenei eta osasun-langileen faltari aurre egiteko.
Eusko Legebiltzarrak Fernando Buesa eta Enrique Casas eraildako sozialistak gogoratu ditu
Enrique Casas 1984ko otsailaren 23an hil zuten Komando Autonomo Antikapitalistek, eta Fernando Buesa bere bizkartzain Jorge Diezekin batera hil zen, ETAren atentatu batean, 2000ko otsailaren 22an. Legebiltzarreko Mahaiak 2014ko otsailean erabaki zuen erakunde terroristek hildako lau euskal legebiltzarkideak —Fernando Buesa, Enrique Casas, Gregorio Ordoñez eta Santiago Brouard— omentzea, erailketaren egunetik hurbilen dagoen osoko bilkuran.
Rufian: "Zer zentzu du gauza bera defendatzen duten ezkerreko 14 alderdik elkarren artean lehiatzeak?"
'Oraina borrokatu, etorkizuna irabazteko' goiburupean, ERCko buruzagiak antolatutako ekitaldian Estatu espainiarreko ezkerreko alderdi guztiek hartu dute parte, EH Bilduk, Podemosek eta BNGk izan ezik.
Sanchezek dio "irmo" jokatu dutela Polizia Nazionalaren bigarrenaren aurkako salaketaren berri izan ostean, eta ez du uste Marlaskak dimisioa eman behar duenik
New Delhin egindako prentsaurreko batean, Espainiako Gobernuko presidenteak esan du hasiera-hasieratik "biktimari" babesa eman diotela eta Jose Angel Gonzalez bere postutik kendu dutela. "Eta, hortik aurrera, ikerketa amaieraraino eramango da, ondorio guztiekin", gaineratu du.
Aburtok amaitutzat eman du Aitor Estebanekin izandako desadostasuna, eta atxilotuen jatorria argitaratu gabe jarraituko du
Bilboko alkateak Segurtasunaren aldeko Itunarekin lotu du bere erabakia, PSErekin, EH Bildurekin eta Elkarrekin Bilbaorekin sinatua.