GERNIKAKO BONBARDAKETA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Erregearen bisitaren aurkako manifestazio jendetsua egin dute Gernikan

ernai gernika manifestazioa
18:00 - 20:00

Ernai gazte antolakundeak deituta, ehunka pertsona atera dira kalera arratsaldean Gernikan, Felipe VI. Espainiako erregeak bihar bertara egingo duen bisitaren aurka protesta egiteko.  Salatu dutenez, "1937ko bonbardaketaren errautsen gainean dago eraikita egungo Espainiar erregimena" eta horren ikurra da erregea. 

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Andueza, eskumenei buruz: "Oso baikorra naiz; Bitariko Batzordearen hurrengo bileran eskumen horiek sinatzea espero dut"

Iñaki Guridi kazetariarekin Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketa batean, Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusia "oso lasai" agertu da Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko bost eskumenen transferentziaren polemikaren harira, eta ziurtatu du ez duela zalantzarik, "gauzak ondo aterako dira". "Gauzak nahiko aurreratuta daude", adierazi du, eta adostutako bost eskumenak hurrengo egunetan transferituko direla iragarri du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X