Koldo Garciak epailearen aurrean ez deklaratzea erabaki du, lehen gaua kartzelan igaro ostean
Ministerioko aholkulari ohiak magistratuari esan dio ez daukala erantzuteko informaziorik. Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboak (UCO) maskarak erosteko eta antigenoen testak edo PCR probak egiteko kontratuei buruz egindako azken txostenaren harira deitu du Leopoldo Puente magistratuak deklaratzera.
Koldo Garciak Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean ez deklaratzeko eskubideari heldu dio ostiral honetan. Auzitegi Gorenean ikertzen ari den Koldo auziarekin lotuta, behin-behineko eta fidantzarik gabeko espetxealdian sartu eta biharamunean.
Jose Luis Abalos ministro ohiaren aholkulari izandakoa, hura ere espetxeratua, 08:45ean iritsi da Auzitegi Nazionaleko ziegetara. Guardia Zibilak eraman du haraino Soto del Realeko espetxetik, bertan lehen gaua igaro ostean.
Iturri juridikoek agentziei adierazi dietenez, Ministerioko aholkulari ohiak magistratuari esan dio ez daukala erantzuteko informaziorik. Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboak (UCO) maskarak erosteko eta antigenoen testak edo PCR probak egiteko kontratuei buruz egindako azken txostenaren harira deitu du Leopoldo Puente magistratuak deklaratzera.
Koldo Garciaren abokatuak esan du aholkulari ohiak hitz egingo duela, behin bere telefonoen kopia eta konfiskatu zizkioten gailuak ematen dizkiotenean, oraindik Instrukzioko bigarren Epaitegi Zentralaren esku baitaude horiek. Gainera, Garcia "lasai" dagoela adierazi du.
Leopoldo Puente magistratuak aholkulari ohia eta ministro ohia kartzelara bidaltzea erabaki aurretik zituen zitatua gaurko, atzo bidali zituen horiek espetxera, ihes egiteko "muturreko" arriskua zegoela ikusirik.
Guardia Zibilaren azken txostenari buruz galdetu nahi zion epaileak Koldo Garciari. Txosten horren arabera, Victor de Aldama komisionistak, trama horrtan ustelkeriaren "lotura" funtzioa zuenak, soldatapean zuen aholkularia, eta hilean 10.000 euroren truke haren alde egiten zuen hainbat administraziotan, Kanarietakoa barne. Halaxe baieztatu zion atzo instrukzio-epaileari Aldamak berak, ikerketapean dena hori ere.
Zure interesekoa izan daiteke
"Ezker erradikalari lekukoa ematea" egotzi dio Euskadiko PPk EAJri, eta horren adibide jarri du jeltzaleek Iriarti Iparraldean emandako babesa
Gasteizen egin duen prentsaurreko batean, Javier de Andres EAEko PPren presidenteak salatu du "ulertezina" dela EAJ "zentralitatean egotea eta haren botoak beti Bildun amaitzea", Alain Iriart (EH Bai) Euskal Hirigune Elkargoaren buru izateko EAJk emandako babesari aipamena eginda.
Begoña Gomez epaitzea proposatu du Peinado epaileak, lau delitu egotzita
Juan Carlos Peinado magistratuak auziaren instrukzioa itxitzat eman du, eta Pedro Sanchezen emaztea epaitzea proposatu du, lau delitu egotzita: eraginen trafikoa, ustelkeria negozioetan, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea eta bidegabeko jabetzea. Halaber, bost eguneko epea eman die aldeei ondorioak aurkez ditzaten.
Otxandianoren arabera, Iparraldeko dinamika politikoak inspiragarriak izan beharko lirateke Hegoaldean
Pello Otxandiano EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramailearen arabera, "herri honek behar du EAJ eta EH BIlduren arteko esparru bat, adostua".
EAJk lehen indarra izaten jarraitzen du Euskadin, EH Bildurekiko eserleku bateko koska duela
Araban, jeltzaleek eta EH Bilduk zortzina eserleku eskuratuko lituzkete, berdindurik, baina EAJ lehen indarra izango litzateke hamarren batengatik, Sumarri eserleku bat irabazita.
Iriartek kudeaketa berria aldarrikatu du, eskumen gehiago eta aurrekontu handiagoarekin
Elkarlanean aritzeko gogoz agertu da Alain Iriart, Euskal Hirigune Elkargoko presidente berria: oreka bilatu nahi du kostaldeko eta barnealdeko guneen artean. Iriartek kudeaketa berria aldarrikatu nahi du, eskumen gehiago eta aurrekontu handiagoarekin. Horrez gain, euskara sustatu nahi du, bat-bateko itzulpena bermatuz Euskal Hirigune Elkargoaren bileretan.
II. Errepublikaren 95. urteurrenaren kariaz, ekitaldia egin dute Ezker Anitza-IUk eta PCE-EPKk Eibarren
Ekitaldian, "indarrak batzeko beharra" aldarrikatu dute, "erabateko demokrazia" eta "bakearen aldeko jarrera" bermatuko duen Errepublika lortzeko bidean. Era berean, ohartarazi dute faxismoaren oinordekoen asmoak ez direla aldatu, garai bateko asmo berberak dituztelako.
Saibigaingo guduan desagertutako gudari eta milizianoak omendu dituzte
Saibigain mendian, Gerra Zibilean desagertu ziren euskal gudari eta milizianoak omendu dituzte. Lore eskaintza egin diete mendi puntan dagoen monolitoan. Bertan bildutakoek gertakari horiek inoiz ez ahazteko eskatu dute.
Ansolak uste du EAJk zeregin nabarmena beteko duela Euskal Hirigune Elkargoan
Iñigo Ansola BBBko presidenteak nabarmendu du Peio Etxeleku jeltzaleen ordezkariak aldaketaren alde egin duela Euskal Hirigune Elkargoan, Hegoaldearekiko harremana sendotzeko asmoarekin. Ildo horretatik, jeltzaleen babesa Ipar Euskal Herriko logikan ulertu behar dela berretsi du.
Espetxe eskumenak eskuratu zituenetik Eusko Jaurlaritzak "indarrean dagoen legedia bete" duela esan du Zupiriak
Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzak "legea bete du" espetxe eskumenak bere gain hartu zituenetik, eta, nolanahi ere, Justizia da "azken hitza izango duena". Horrez gain, azken egunotan agertutako pintaketak gaitzetsi ditu.
EAJk salatu du pintaketak agertu direla Mendaroko batzokian
Pintura beltza baliatuz, besteak beste, "EAJ español. Faxistak kanpora!" idatzi dute pintaketa horietan, baita igitaiaren eta mailuaren irudia egin ere.