Jose Luis Abalos eta Koldo Garcia behin-behinean espetxeratzea agindu du Gorenak, ihes egiteko arriskuagatik
Leopoldo Puente magistratuak aintzat hartu ditu Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak eta herri-akusazioek egindako eskariak, eta ihes egiteko arriskua dagoela iritzita, epaiketa egin aurretik espetxera bidali ditu Abalos eta Garcia.
Jose Luis Abalos Espainiako Gobernuko ministro ohia eta haren aholkulari izandako Koldo Garcia behin-behinean eta fidantzarik gabe espetxera bidali ditu Leopoldo Puente Auzitegi Goreneko epaileak, pandemia garaian Garraio Ministerioak maskarak salerosten ez omen zuelako garbi jokatu. Estreinakoz espetxeratuko dute jardunean dagoen diputatu bat.
Epaiketaren aurretik, bista banatara deitu ditu gaur goizean magistratuak Abalos eta Garcia, biek indarrean dituzten kautelazko neurriak berrikusteko: Estatutik ateratzeko debekua eta hamabostero epaitegian aurkezteko betebeharra dira aurretik ezarrita zituzten neurriak.
Bisten ondoren, Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzaren eta herri-akusazioen eskariak aintzat hartzea erabaki du epaileak, eta biak espetxeratzea agindu ditu, ihes egiteko arriskua dagoela iritzita.
Abalos iritsi da aurrena Auzitegi Gorenera, 09:12 inguruan, hitzordua baino 45 bat minutu lehenago. Bakarrik heldu da, motxila bat eskuan zuela. PSOEren Antolakuntza idazkaria ere izan zenak ez du adierazpenik egin atarian zain zituen hedabideen aurrean. Bistaren amaieran hartu du hitza, epaileari ziurtatzeko ez duela ihes egingo: "Ez daukat ez dirurik, ez eta nora joan ere", esan dio.
Bere aldetik, Koldo Garcia Gorenak ezarritako orduan iritsi da, motxila handi bat bizkarrean, eta abokatuak lagunduta. Azken horrek auzia Auzitegi Nazionalera bueltatzea eskatu du.
Hitza hartu duenean, Garciak ere epaileari esan dio ez duela ihes egingo, eta, horrekin batera, honakoa adierazi du: "Denok dugu pixkanaka ikasteko eskubidea".
Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak, berriz, zorrotz hitz egin du. Bere hitzetan, Gobernuko kide izateak eman zion Abalosi delituak egiteko aukera, eta nabarmenu du Estatuko botereen ordezkari izateak ez duela inor zigorretik salbuesten.
Epaiketaren atarian
Joan den azaroaren 3an proposatu zuen Puente epaileak Abalos, Garcia eta Victor Aldama enpresaburua epaitzea, Soluciones Gestion enpresaren bidez legez kanpoko eskupekoak kobratu zituztelakoan, pandemian osasun-materiala erosteko kontratuen bidez.
Fiskalak 24 urteko espetxe-zigorra eskatzen du Abalosentzat, eta 19koa Koldorentzat, talde kriminaleko kide izatea, eraginen trafikoa, dirua bidegabe erabiltzea eta eroskeria delituak egotzita. Ministerio Publikoak 3,9 milioi euroko isuna ere eskatu du.
Herri akusazioek, bere aldetik, 30na urteko espetxealdia eskatu dute bientzat, Fiskaltzak leporatzen dizkien delituei bi gehituta: prebarikazioa eta dokumentuak faltsutzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Bolañosek ziurtatu du ez dagoela zantzurik Marokok Ceutan pertsonen sarrera masiboa bultzatu zuela esateko
Felix Bolaños Espainiako Presidentzia ministroak ostegun honetan Diputatuen Kongresuan egin duen agerraldian adierazi du Espainiako Gobernuak ez zekiela uztailaren 30ean eta 31n Ceutara sartuko ziren berri.
Urtebete eta 3 hilabeteko espetxe zigorra, Twiterren ETA goratzeagatik
Epaiketan auzipetuak onartu du Twitter erabili zuela ETA goratzeko. Besteak beste, Carrero Blancoren hilketagatik 'iseka egin' zuela aitortu du; 'lehen astronauta espainiarra' zela txiokatu zuen.
Pradales, Ceutako krisi humanitarioaz: "Hain zaila al da Gobernuko presidenteak eta Feijook telefonoa altxatzea gutxieneko batzuk adosteko?"
Lehendakariaren arabera Ceutako krisiaren aurrean bide bakarra egon beharko litzateke: modu eraginkor eta gizatiarrean erantzutea. Hau da, “garden, bat eginda, lankidetzan eta azkar jardutea”.
Ceutara 25 milioi euro bideratzea onartu dute Espainiako Gobernuak eta erkidegoek, Voxen babesik gabe
Neurria bileran egon diren autonomia erkidegoen boto guztiekin (aho batez) atera da aurrera. Gaztela eta Leon, Aragoi eta Extremadura —Haurtzaro konpetentziak Voxek dituen erkidegoak— ez dira bileran izan.
Lehendakariak alderdiak eta eragile sozioekonomikoak biltzera deituko ditu irailean, ekonomiaz, autogobernuaz eta etxebizitzaz aritzeko
Bilera-sortaren helburua, 2024an egindakoaren antzera, legegintzaldiaren bigarren zatiari "elkarrizketatik ezberdinen arteko akordioak bilatzeari" ekitea da. Bestalde, Ceutako krisi humanitario eta politikoan izandako lankidetza falta deitoratu du lehendakariak.
Denis Itxaso: "Irtenbide bakarra ez da etxebizitzak eraikitzea, egungo parke publikoa handitzea baizik"
Eusko Jaurlaritzak iragarri du etxebizitza-politikak indartzeko aurrekontuari 51 milioi euro gehituko dizkiola. Inbertsioaren zati handi bat Kutxabankekin elkarlanean etxebizitzak erostera bideratuko da, EAEn parke publikoaren eskaintza handitzeko. Era berean, zuzkidura-bizitokien alde egitearen eta lurzoru gehiago eskuratzeko beharra nabarmendu ditu sailburuak.
Espainiako Gobernuaren eta erkidegoen arteko Haurtzaroaren Konferentzia Sektorialak Ceutako adingabeak izango ditu ardatz, eta Voxeko arduradunak ez dira joango
Ceutan sartu ziren adingabeak artatzeko 25 milioi euro transferitu ala ez bozkatuko dute konferentzian. Rego ministroak kritikatu du 25 milioiko kreditu horren aurka eginda Haurtzaroko karterak Voxek daramazkien PPko presidente autonomikoek "Vox aukeratzen dute, eta bazter uzten dituzte Ceuta eta (Juan Jesus) Vivas presidentea".
Eusko Jaurlaritzak urte politiko berriari ekin dio, etxebizitza, osasuna eta autogobernua ardatz dituela
Legegintzaldiaren bigarren zatirako Jaurlaritzaren lehentasunak abiarazteko balio du Miramarko Gobernu Kontseiluak. Irailean Politika Orokorreko Osoko Bilkura egingo da, eta Pradales eta Pedro Sanchez biltzea ere aurreikusten da.
Eusko Jaurlaritzak ostegunean hasiko du urte politiko berria
Besteak beste, etxebizitzaren prezioak, Osakidetzako itxaron-zerrendek, transferentziek eta erreforma fiskalak markatuko dute agertoki politikoa udazkenean.
Patxi Lopez CNIren Ceutako jardueraren inguruko bertsioei buruz: "Posible da bi gauzak egia izatea aldi berean"
Patxi Lopez PSOEk Kongresuan duen bozeramaileak asteazken honetan adierazi duenez, Defentsa eta Barne ministroek emandako bi bertsioak "egia izan daitezke aldi berean"; izan ere, berretsi du egon zitekeela sareetan zegoen mugimenduei buruzko abisua, jendeak itsasoz pasatzeko zuen asmoei buruz, baina, bere hitzetan, "agian ez zen kalibratu edo ez zegoen izango zuen ezohiko dimentsioari buruzko informaziorik".