Sortuk Xabier Iraola proposatu du idazkari nagusirako, Rodriguezek kargua utzi ostean
Bozketa urtarrilaren 21etik 23ra izango da, eta hurrengo egunean amaituko da Sorturen IV. Kongresua, Ficoban (Irun), alderdi politiko horrek ohar batean jakinarazi duenez. Alderdiak zehaztu duenez, gaur jakinaraziko da Kontseilu Nazionalak zuzendaritzarako aurkeztuko duen 15 laguneko talde osoa.
Oihana San Vicente eta Xabier Iraola, 2025eko urtarrilean egindako aurkezpen batean. Argazkia: Sortu.
Sortuko Kontseilu Nazionalak Xabier Iraola (Donostia, 1993) proposatuko du asteazken honetan alderdiaren idazkari nagusi izateko hautagai gisa, Arkaitz Rodriguezen ordez, horrek alderdia utzi eta EH Bilduren Ekintza Politikoko idazkari kargua hartu ondotik.
Bozketa urtarrilaren 21etik 23ra izango da, eta hurrengo egunean, urtarrilaren 24an, Sorturen IV. Kongresua amaituko da, Ficoban (Irun), alderdiak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Bertan zehazten denez, gaur jakinaraziko da Kontseilu Nazionalak zuzendaritzarako aurkeztuko duen 15 laguneko talde osoa.
Iraola Ernai gazte erakundearen sortzaileetako bat eta horren zuzendaritzako kide izan zen, komunikatuak zehazten duenez.
Lehen Hezkuntzan graduatuta, Iraola Igeldoko Toki Erakunde Txikikoa da jaiotzez, eta "oso gaztetatik hasi zuen bere ibilbide militantea", komunikatuaren arabera.
Igeldoarra Sortuko Herrigintzako idazkaria da 2021etik, Pello Otxandianoren lekukoa hartu zuenetik.
Iraolak helduaroa "ETAren borroka armaturik gabeko eszenatoki baten hasieran" lortu zuela azpimarratu du Sortuk, eta "Euskal Herriko ziklo berrian hazi eta hezi den belaunaldi baten parte" dela gaineratu du.
"Gazte erakundetik Sorturaino, bere ibilbide militantea ezker abertzalearen ibilbide eta tradizio politikoan oinarritu da. Ezkerreko independentismoa herri honentzako proiektu politiko sendo, erakargarri eta eraldatzaile bihurtzeko lanean lagundu du", amaitu du.
Ekainean, Sortuk IV. Kongresua urtebete aurreratzea erabaki zuen. Hura 2027ko urtarrilerako aurreikusita zegoen, eta irailean militanteek araudia, kronograma eta Berme Batzordea onartu zituzten.
Joan den urriaren 22an Sorturen Kontseilu Nazionalak Herri gogoa oinarrizko ponentzia aurkeztu zuen, eta abenduaren amaieran babestu egin zuen hura militantziak.
Zuzendaritzaren eta beste organo batzuen hautaketa biltzarraren bigarren fasean egingo da, eta Sortuk urtarrilaren 24an Ficoban (Irun) egingo duen IV. Kongresuarekin amaituko da.
Zure interesekoa izan daiteke
GKSko hiru gaztek pintura gorria jaurti dute Fragaren bustoaren aurka Vilalban (Lugo)
GKSk bere gain hartu du Vilalba Lugoko herrian Fragaren omenezko bustoaren aurka egindako erasoa
Gazte mugimenduaren arabera, Poliziak Gasteizen 1976ko martxoaren 3an egin zituen kargen arduradunetako bat izan zen: bost pertsona hil eta ehunka zauritu zituzten.
'Berangoko 16ak' babesteko manifestazioa deitu dute maiatzaren 30erako
2026ko ekainaren 8a eta 26a bitartean, Berangoko 16 bizilagun epaituko dituzte Auzitegi Nazionalean. 2022an Berangoko preso ohi bati "ongi etorri" esateko ustez antolatu zuten ekitaldiagatik terrorismoa goratzea egozten diete. 36 urteko kartzela-zigorra, 177 urteko inhabilitazioa eta 75.000 eurotik gorako isuna eskatzen dute auzipetuentzat. Berangokoekin Elkartasun Komiteak salatu du “beste makrosumario politiko bat” dela, eta manifestazio nazionala deitu du maiatzaren 30erako.
Bilbok ez du uda honetan ezarriko turismo-tasa; Donostiak, aldiz, indarrean izango du
"Ahalik eta lasterren ezarri nahi dugu. Gustatuko litzaiguke, eta amaiera arte lan egingo dugu zerga turistikoa uda baino lehen edo udan aktibo egon dadin", esan du Donostiako alkateak. Bilbokoak, berriz, adierazi du ez dela posible izango, "Bizkaiko Foru Aldundiak foru arauaren proiektua onartu berri duelako".
EH Bildurekin ez du aukerarik ikusten, baina Podemosekin batera aurkeztu nahi luke Euskadiko Sumarrek hurrengo udal hauteskundeetara
Sumarrek Madrilen egin berri duen ekitalditik Euskal Herrira bueltan, Lander Martinezekin egon da ETB, hurrengo hauteskunde orokorrei begira ezkerra batuta aurkezteko aukeraz aritzeko. Euskadin EH Bildurekin zerrenda berean joatea oso zaila ikusten badu ere, Sumar Mugimenduak eta Podemosek boto-paper berean bat eginda joan beharko luketela uste du. Legebiltzarrerako hauteskundeetan ezker konfederalak jaso zuen porrotetik lezioa ikasi dutela esan du Martinezek.
Ansolak esan du EAJk ez duela fronte batean parte hartuko, eta are gutxiago Euskadin "marra gorriak" jartzen dituen EH Bildurekin
Azken egunetan Gabriel Rufianek ultraeskuinari aurre egiteko fronte bat sortzeari buruz hitz egin ondoren, aukera hori hizpide da euskal politikan ere. EAJk ekitaldia egin du gaur Maruri-Jataben frankismoaren osteko alkateak omentzeko. Bertan, Iñigo Ansola BBBko presidenteak argi utzi du ez dutela inolako frontetan parte hartuko, "Euskadin ez delako behar ultraeskuinari aurre egiteko fronterik". Ansolak, halaber, gogor kritikatu du EH Bildu, "Euskadin ezetz esaten dielako akordio proposamen guztiei, eta Espainian, ordea, alfonbra gorria jartzen diotelako eskatzen dioten guztiari".
Buesa eta Diez gogoratu dituzte gaur Gasteizen senideek, ertzainek eta erakunde eta alderdietako kideek
ETAk duela 26 urte hil zituen politikari sozialista eta Jorge Diez bizkartzaina. Urtero legez, lore eskaintza egin dute bien omenez jarritako monolitoan. Haien senide eta lagunez gain, ordezkaritza instituzional eta politiko zabala izan da ekitaldian.
Gaur 25 urte dira ETAk Josu Leonet eta Jose Angel Santos Donostiako Elektrako langileak hil zituela
Iñaki Dubreuil zinegotzi sozialista hiltzeko asmoz, ETAk bonba autoa zartarazi zuen 2001eko otsailaren 22an Martuteneko tren geltokitik gertu. Atentatuan, baina, Elektra lantegiko bi beharginak hil zituen, eta Dubreuil eta beste bost lagun, zauritu.
Aburtoren esanetan, Bilbo Tokiko Demokraziaren Defentsarako Europako Behatokiaren egoitza izan gabe gera liteke Eudelen egoera dela eta
Juan Mari Aburto Bilboko alkatearen ustez, Eudelen aurtengo aurrekontuak onartu gabe geratu izana (iazkoak luzatuko ditu) "berri txarra" da, eta "hainbat proiektu" bertan behera gera litezkeela adierazi du. Bilbon kokatu nahi duten Tokiko Demokraziaren Defentsarako Europako Behatokia aipatu du adibide gisa.
Kartzelan 25 urte eman ondoren, aitaren hiltzaileek ETAren "irakurketa kritikoa" egiten ote duten galdetu du Sara Buesak
Bere aita hil zuten ETAko kideen askatasunaren unea "iritsi behar zela" onartu du, eta "egoera zail batzuekin bizi behar dugula, nahiz eta min eman, elkarrekin bizitzeko ditugun printzipio demokratikoetan sinesten dugulako".