NAFARROAKO PARLAMENTUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Cerdanek "errugabea" dela defendatu du eta adierazi du ez dela eta ez dela sekula izan Antxon Alonsoren bazkide

Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordean agerraldia egin du Santos Cerdan PSOEren Antolakuntza idazkari ohiak, eta nabarmendu du ikerketa batzordea baino UPNren "mendeku" gosea asetzeko batzordea dela.

GRAFCAV9720. PAMPLONA, 11/02/2026.- El exsecretario de Organización del PSOE, Santos Cerdán, ha manifestado que quiere "justicia" en la comisión de investigación de la adjudicación de obras públicas del Gobierno Foral que se celebra en el Parlamento Foral en la que se ha acogido a su derecho a no declarar. Cerdán ha comenzado indicando a la Cámara que se quería acoger a su derecho a no declarar tal como le permite la Constitución española y la ley de Enjuicimiamiento criminal al estar investigado en la causa especial 20775/2020-2 de la que cual se desglosó en fecha 31 de octubre de 2025, una parte declarada secreta.

Santos Cerdan, gaur, Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordean egin duen agerraldian . Argazkia: EFE

Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari eta Espainiako Kongresuko diputatu izandakoak errugabea dela aldarrikatu du eta adierazi du ez dela eta ez dela inoiz izan Antxon Alonso Servinabar enpresaren administratzailearen bazkide. 

Aurreikusi bezala, aurrezko aurreko garratza izan dute Cerdanek berak eta Javier Esparza UPNren ordezkariak Nafarroako Parlamentuan, Belateko tunelen lanetan izan omen diren irregulartasunak argitzeko abian den ikerketa batzordean. Justizia gosez dagoela argi utzi du, Nafarroako gobernuaren herri-lanen esleipenean ez duela sekula esku hartu, ez Belateko tunelak zabaltzeko lanetan ez besteetan.

Cerdanen arabera, Esparza minduta dago ez duelako Nafarroako presidente izate lortu, eta bera bezala, politikoki hilik dagoela adierazi du. Are gehiago, Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordea UPNren mendeku gosea asetzeko batzordea dela uste du buruzagi ohi sozialistak. 

Bestalde, gezurretan aritzea aurpegiratu dio Cerdanek Esparzari. Cerdanen esanetan, ez dago Servinabarreko bazkide zela adierazten duen froga bakar bat ere. Beste batzuetan esan izan duen bezala, Servinabar enpresaren bazkide izateko dokumentua sinatu zuen 2016an, baina azkenean atzera egin eta akordioa bertan behera geratu zen. 

Nafarroako Gobernuak Belateko tuneleko lanak esleitu zizkion Servinabar, Acciona eta Oses Construcciones enpresek osatzen zuten aldi baterako enpresa elkarteari. 

Halaber, Cerdanek ukatu egin du Servinabar enpresaren txartela erabili zuela Madrilgo etxebizitzaren alokairua ordaintzeko, eta hori Guardia Zibilaren UCO unitatearen txostenak jasotzen duen beste gezur bat dela gaineratu du. 

Azkenik, Cerdanek aitortu du EH Bildurekin negoziatu zuela Cristina Ibarrola Iruñeko alkatetzatik kentzeko, baina ukatu egin du Arnaldo Otegirekin negoziatu izana Maria Chivite Nafarroako presidente izendatu ahal izateko. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X