Aireportuen Kudeaketaren Azpibatzordea

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ubarretxenak astelehen honetan ekingo dio aireportuen eskumena Euskadira eskualdatzeko negoziazioari

Ubarretxenak defendatu du Euskadiko hiru aireportuen inguruko plan estrategikoan Jaurlaritzak zer esana izan behar duela.

VITORIA, 06/11/2025.- Volotea presenta las nuevas rutas desde el aeropuerto de Foronda a Barcelona y Madrid. Asisten la delegada del Gobierno, Marisol Garmendia; el diputado general de Álava, Ramiro González; la alcaldesa de Vitoria, Maider Etxebarria, y el jefe de estrategia de Volotea, Gabriel Schmilovich. EFE / L. Rico

Forondako aireportua

Gobernantzako, Administrazio Digitaleko eta Autogobernuko sailburu Maria Ubarretxenak bilera du astelehen honetan Madrilen, Euskadiko aireportuen eskumena eskualdatzea aztertzeko. Lurralde Politikako Ministerioan bilduko da Ubarretxena, eta ondoren agerraldia egingo du batzarrean adostutakoaren berri emateko.

Iazko uztaileko Aldebiko Lankidetza Batzordean, Aireportuen Kudeaketa eta Azpiegituren Azpibatzordea sortzea erabaki zuten Imanol Pradales lehendakariak eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak. Horren helburua da Euskadiko aireportuen kudeaketa eskualdatzeko moduak aztertu eta eztabaidatzea.

Azaroaren 1ean, Aireportuen Kudeaketarako eta Azpiegituretarako Aldebiko Azpibatzorde horren sorreran eta lehen bileran hartu zuen parte Ubarretxenak, eta Eusko Jaurlaritzaren helburua zein zen adierazi zuen orduan: Euskadik bertako aireportuak kudeatzeko ahalik eta eskumen handiena izatea, Gernikako Estatutuan jasotzen den bezala.

Zentzu horretan, Ubarretxenaren saileko iturriek adierazi dute "Euskadiko aireportuak kudeatzeko formularik onena" aurkitu nahian dabiltzala, eta horretan arituko direla biharko hitzorduan ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X