O23AREN PAPERAK    

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Telebistan indarrez sartu ziren militarrek jasotako agindua: “Lehen tiroa, airera; eta bigarrena, jotzera”

Desklasifikatutako dokumentuetako batek El Pardo unitate militarraren telefono bidezko elkarrizketak jasotzen ditu.
Polizia Diputatuen Kongresuko kanpoaldean otsailaren 23an

Otsailaren 23ko irudi ikonikoa. Argazkia: EITB Media

Militarrek Espainiako Telebistaren egoitza hartu zuten otsailaren 23an, eta jaso zituzten aginduak oso tinkoak izan ziren. “Lehen tiroa, airera; eta bigarrena, jotzera”, adierazi zuen agintari batek.

Hala agertzen da Espainiako Gobernuak desklasifikatu duen agirietako batean. Honako izena du: "Conversaciones telefónicas de (presuntamente) la unidad militar El Pardo" (El Pardo unitate militarraren telefono-elkarrizketak, ustez). Dokumentua 1981eko otsailaren 24an jaso zen.

“Alarma jo zuten eta dena prestatzeko agindu zuten: petateak, ama birjina… Alde egiteko modukoa. Maniobretara joango ginela esan ziguten. Eta, aurrera, Telebistara. Inorekin ez hitz egiteko agindua jaso genuen. Lehen tiroa, airera; eta bigarrena, jotzera. Kargadoreak sartuta joan ginen, ez seguru eta ez ezer", esan zion militar batek solaskide bati, transkribatutako elkarrizketetako baten arabera.

Bere burua "John" izenez identifikatzen duen militarrak azaldu zuen otsailaren 23ko gau osoa Espainiako Telebistan eman zutela: “Antza, irratian eta guzti atera da”.

Zure interesekoa izan daiteke

20201116133500_javier-remirez_
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier Remirezek Montejurrari, Mikel Zabalzari eta Sanferminei buruzko dokumentuak desklasifikatzeko eskatu du

Nafarroako Gobernuko lehen presidenteordeak prentsaurrekoan adierazi duenez, "demokraziarako beti da positiboa" informazioa desklasifikatzea, "iraganeko gertaerak hobeto ulertzeko aukera" ematen baitu, "demokrazia helduei dagokien gisan". Nafarroako Gobernuak sekretu ofizialei buruzko araudi berri bat egiteko eskatu du, indarrean dagoena 1968koa baita, "diktadura frankista garaikoa".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X