Yolanda Diazek iragarri du ez dela hautagai izango 2027ko hauteskunde orokorretan
Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeak Bluesky sare sozialean argitaratutako mezu baten bidez eman du erabakiaren berri, eta Lan Ministerioan izandako agintaldiaren balantzea egin du.
Yolanda Diaz, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko presidenteorde eta Lan ministroak iragarri du ez dela hautagai izango 2027rako aurreikusita dauden hauteskunde orokorretan. Blueskyn zabaldutako ohar baten bidez eman du erabakiaren berri, eta Espainiako Gobernuan egindako lana defendatu du.
Bere mezuan, Diazek azpimarratu du gazteen pobrezia % 28,3tik % 20,9ra jaitsi dela. Gainera, adierazi du lan-baldintzak hobetu direla eta desberdinkeria minimo historikoetara murriztu dela. Halaber, Espainia % 2,8ra hazi dela azpimarratu du, Europako batezbestekoa halako bi, eta hainbat neurri balioetsi ditu, Bekadunen Estatutua eta ordutegi-kontrola, besteak beste.
Halaber, milioi erdi migratzaile erregularizatzearen garrantzia aldarrikatu du, eta politika hori beste herrialde batzuetako deportazioekin kontrajarri du. "Espainia harrera herrialdea da, eta erregularizatu egingo ditu", adierazi du.
Diazek adierazi du hurrengo hauteskundeetara ez aurkezteko erabakia "asko hausnartu" duela, eta ingurukoak eta Espainiako Gobernuko presidentea jakinaren gainean daudela. Hala eta guztiz ere, azpimarratu du herritarren bizitza hobetzeko lanean jarraituko duela, eta lortutako aurrerapausoak "modu kolektiboan" defendatu ditu.
Presidenteordeak aitortu du beti izan zituela mesfidantzak hautagai izateko ideiaren aurrean, bereziki Politika gogorra delako, baina harro agertu da egindako bideaz eta Gobernuan egon zen garaian lortutako lorpenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik