Polemika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Chivitek, UPNk eta PPk gogor gaitzetsi dute Korrikan ETAren aldeko ikurrak erakustea 

Korrika Txantreatik (Iruñea) igaro denean, lekukoa zeramaten bi lagunek ETAko bi presoren argazkiak erakutsi dituzte, eta horrek UPNren, PPren eta Maria Chivite Nafarroako presidentearen haserrea eragin du.

UPNk Korrikaren antolatzaileei eskatu die "terrorismoaren biktimekiko" eta "Nafarroako gizarte osoarekiko" errespetua izan dezatela, "hamarkadetan zehar indarkeria eta izua pairatu duten biktimak" direla arrazoituta.

Cristina Ibarrola presidenteak ohar batean adierazi duenez, "Korrika Iruñetik igaro denean, Txantrean hain zuzen ere, Tomas Caballero Iruñeko Udaleko UPNko zinegotzi ohiaren eta Francisco Casanova Lurreko Armadako tenienteordearen hiltzaileen argazkiak erakutsi dituzte parte-hartzaileek ".

Gainera, esan duenez, "are tamalgarriagoa da adingabeak erabiltzea hiltzaileak goratzen dituen sinbologia eramateko".

Maria Caballerok berak, Tomas Caballeroren alabak eta UPNko senatariak, mezu bat zabaldu du sare sozialetan, gertatutakoa salatzeko: "Aurten ere inpunitate osoz paseatzen dira nire aitaren hiltzaileen irudiekin. Astakeria da ume bat erabiltzea hiltzaile baten aurpegia erakusteko". Testuinguru horretan, bere alderditik zer gertatuko zen ohartarazi zutela adierazi du, "baina berdin dio, PSNk Iruñea EH Bilduren esku utzi zuen eta gaur barre egiten dute".

Korrika "iraingarri" honi dirulaguntza publikoak kentzea eskatu du Nafarroako PPk 

Nafarroako PPk, bestalde, "terrorismoaren biktimentzat laidogarria den eta Nafarroako gizartea lotsatzen duen lasterketa honi" dirulaguntza publikoak "berehala kentzeko" eskatu du.

Chivitek Korrika kulturala babestu du, baina ETAren omenaldi eta ikurrak errefusatu ditu

Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak babesa agertu dio gaur Iruñetik igaro den Korrikaren jatorri "kulturalari eta euskararen aldeko zentzu sozialari", baina ETAko presoekin lotutako irudi edo ikurren "ezein erakustaldi" gaitzetsi du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X