DIPUTATUEN KONGRESUA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Irango gerraren ondorioak arintzeko dekretua aurrera aterako da Kongresuan, PPk egingo duenaren zain

Espainiako Gobernuak inbestidurako bazkideen babesa bermatuta du, eta, hortaz, beherapen fiskalak, oinarrizko hornigaiak eteteko debekua eta sektore kaltetuenentzako neurri orokorrak aurrera aterako dira.  

MADRID, 25/03/2026.- El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez interviene durante la sesión de control al Gobierno celebrada este miércoles en el Congreso de los Diputados. EFE/ Borja Sanchez-Trillo
Pedro Sanchez. Argazkia: EFE

Ezustekorik ezean, gaur Diputatuen Kongresuak argi berdea emango dio Irango gerraren ondorioei aurre egiteko Espainiako Gobernuak aurkeztutako dekretuari. Hauek dira lege dekretuak jasotzen dituen neurrietako batzuk: erregaien eta argindarraren BEZaren beherapena, oinarrizko hornigaiak eteteko debekua eta sektore kaltetuenentzako neurri orokorrak. 

Espainiako Gobernuak inbestidurako bazkideen babesa bermatuta du, Juntsek bere jarrera argitu ondoren. Juntsek aldeko botoa iragarri du autonomo txikiei BEZa kentzearen truke. EH Bilduk eta EAJk ere dekretua onartzea ahalbidetuko dute. 

Zehazki, erregaien eta elektrizitatearen gaineko beherapen fiskalak, enpresen prezioak kontrolatzeko mekanismoak eta herritarrei oinarrizko hornidurak eteteko debekua jasotzen ditu dekretuak. Helburua Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorioak arintzea da. 

EH Bilduk aldeko botoa emango du, nahiz eta aurkeztutako neurriak nahikoak ez direla uste duen. Bestalde, EAJk ere dekretua babestuko du, baina Irango gerraren aitzakian datorren urteko aurrekontuak ez aurkeztea aurpegiratu dio gobernuari. 

PPren botoa erabakigarria ez den arren, akordiora batzeko deia egin dio Sanchezek Feijoo buru duen alderdiari. PPk ez du argitu oraingoz bere botoa aldekoa edo kontrakoa izango den, nahiz eta popularrek defendatzen dituzten neurriak jasotzen dituen dekretuak. Feijook, bere aldetik, neurri gehiago onartzeko eskatu dio. 

Bozketaren bezperan, Sanchezek eta Feijook aurrez aurreko garratza izan zuten atzo Diputatuen Kongresuan. 

Bestalde, Espainiako Gobernua etxebizitzari lotutako neurriak jasotzen dituen dekretu bat onartu ahal izateko babesak lortzeko lanean ari da. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X