Arnaldo Otegik "heriotza-mehatxuak" jaso zituela salatu du Gasteizko epaitegi batean
Mehatxuak abenduan gertatu ziren, mezu elektroniko baten bidez, baina salaketa ez zen zabaldu. EH Bilduko idazkari nagusiak epaitegietan deklaratu ondoren filtratu da gaia.
Arnaldo Otegi, EH Bilduko idazkari nagusia. Argazkia: EITB Media
Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak Gasteizko epaitegi batean deklaratu du astelehen honetan, abenduan jasotako “heriotza-mehatxuak” salatzeko. Koalizio abertzaleak abenduan jarri zuen gai honi buruzko salaketa, baina gaia ez da orain arte zabaldu.
Berez, EH Bilduk erabaki zuen mehatxuak publiko ez egitea. Atzo, ordea, Otegik epaitegian deklaratu zuen, eta informazioa filtratu da. El Correo egunkariak gaiaren berri eman du gaur goizean.
EH Bilduko iturriek adierazi dutenez, mehatxuak iazko abenduaren 18aren bueltan jaso ziren, “Euskadiko PPko presidente Javier de Andresek Eusko Legebiltzarrean egindako adierazpen batzuen ondoren”. Egun hartan, De Andresek EH Bilduren “suntsipena” iragarri zuen. Koalizio abertzaletik adierazi dute heriotza-mehatxuak handik eta ordu gutxira etorri zirela, email baten bidez.
Gaia zabaldu da
Behin mehatxuak jasota, koalizio abertzaleko ordezkariek horien berri eman zioten Eusko Legebiltzarreko Mahaiari eta salaketa jarri zuten epaitegian.
EH Bilduko iturriek azaldu dute “diskrezioaz” jokatzea erabaki zutela gai honen inguruan, “ez baitute ohiturarik halako egoerak publikoki azaltzeko”. Otegiren deklarazioaren ostean, berriz, gaia zabaldu da.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak, Bingen Zupiriak, “irmo eta indarrik handienarekin” gaitzetsi ditu mehatxuak, Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean. “Pertsona bati heriotza-mehatxuak egitea delitua da. Hala denez, espero dut Ertzaintzak eta Justiziak mehatxuak egin dituen pertsonaren identitatea zehaztea eta ustez egin duen delituagatik ordaintzea”, adierazi du. Sailburuaren arabera, “gure elkarbizitza auzitan jartzen duen jokabide bat da”.
Zupiriak azaldu du mehatxuen berri abenduan izan zutela eta urtarriletik auzitegien esku dagoela auzia.
Zure interesekoa izan daiteke
Zupiriak "irmo eta erabat" gaitzetsi ditu Otegik jasandako heriotza-mehatxuak
Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak ertzain-etxean salatutako heriotza-mehatxuei buruz galdetuta, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak deitoratu du horrelako gertaerek "elkarbizitza kolokan" jartzen dutela.
Albiste izango dira: Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua, Gatazka Ekialde Hurbilean eta BBK Liven XX. urteurrenaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Espainiako Estatuko aire-espazioan sartzea galarazi diete Irango gerran parte hartzen ari diren hegazkinei
PPk "inprobisaziotzat" jo du erabakia, eta PSOEk, berriz, "neurri koherentea" dela esan du.
Aitor Esteban: "Harritu egin ninduen Korrikaren azken mezua Bilduren munduari oso lotuta dauden zazpi gaztek egin izanak"
EAJko EBBren presidenteak euskarak Administrazioan izango duen pisuaz akordio bat lortzea espero du, eta euskarari "segurtasun juridikoa" ematearen alde agertu da.
"Subiranotasunaren bidean beste jauzi bat" eskatuko dute EH Bilduk eta EH Baik Aberri Egunean
"Euskal Herriaren oraina eta etorkizuna erabakitzeko gaitasuna eta gure herriaren hitza errespetarazteko bermeak behar ditugu", nabarmendu dute bi alderdiek astelehen honetan Irunen egindako agerraldian.
Aitor Estebanen ustez, EAJren buru gisa egin duen urtea “positiboa” izan da, eta emakume eta gazte gehiagoren aldeko apustua egin du
Aitor Esteban EAJko EBBren presidenteak karguan bete berri duen lehen urtearen inguruko balantze "positiboa" egin du. Horrekin batera, aireportuen gaineko akordioa eta Euskadik horiek kudeatzeko duen gaitasuna defendatu ditu, eta kritikatu egin du PSE-EE aireportuak kudeatzeko neurriak murrizten saiatu izana.
"Fronte zabalak eraikitzea" eskatu du EH Bilduk, "ultraeskuinaren mehatxuaren aurrean"
Koalizio abertzaleak ohar bidez jakinarazi duenez, Sonia Jacinto Antolakuntza idazkaria eta Gorka Elejabarrieta Harreman Politikoetarako idazkaria Argentinara eta Uruguaira joan dira azken egunotan, eta hainbat ordezkari politiko, giza eskubideen aldeko erakunde eta euskal diasporako kiderekin bildu dira han.
Euskadik eta Espainiar Estatuak aldebiko batzorde bat sortuko dute aireportuen kudeaketan parte hartzeko
Aireportu-azpiegiturei buruzko akordioak bi administrazioen arteko lankidetza-organo bat abian jartzea aurreikusten du, indarrean dagoen eskumen-araudia errespetatuz, Euskadik erabaki estrategikoetan esku hartzeko aukera izan dezan.
Euskal Herriaren proiektu nazionala indartzeko beharra azpimarratu du EH Batera herri ekimenak Lizarran
Aberri Egunaren ofizialtasuna eta instituzionalizazioa ere aldarrikatu dituzte ekimeneko ordezkariek gaur Lizarran egin duten ekitaldian. Zehazki, gaur egun ez duen aitortza eta zabalpena emateko eskatu dute, "urrats txikia bezain eraginkorra" izango litzatekeela iritzita.