Aitor Esteban: "Gauetik goizera Iparraldea ez da abertzale bihurtu; dinamikak oso ezberdinak dira, eta, askotan, pertsonalak"
Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak, de Andres popularrari erantzun dio esanez "PPk herri honetan zer gertatzen den jakin gabe" jarraitzen duela. Jeltzaleen buruak uste du "irakurketa erabat okerra" egitea dela "goizetik gauera Iparraldea abertzale" bihurtu dela pentsatzea. "Ez da hori kontua. Dinamika oso ezberdinak dira Iparraldean, eta askotan pertsonalak dira", ohartarazi du. Eta adierazi duenez, ezin zioten Jean-Rene Etchegarayri irabazten utzi, azken urteetako bere politikak "egokiak ez" zirela esan ostean eta Peio Etxalekurekin izandako "tentsioen" ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
Amaia Aguirre Getxoko alkatea ez da ez da hurrengo udal-hauteskundeetara aurkeztuko
Oraingoz, Bizkai Buru Batzarrak ez du jakinarazi nor izango den Getxoko hautagaitza jeltzalearen burua. Erabakia udalerriko hiru batzokiek hartuko dute.
Migratzaileen erregularizazioari buruzko gida bat argitaratuko du Eusko Jaurlaritzak, "denbora errekorrean"
Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak iragarri duenez, egoera irregularrean dauden migratzaileak erregularizatzeko Espainiako Gobernuak onartuko duen "behin betiko" testua izan bezain laster, Eusko Jaurlaritzak gida bat egin eta argitaratuko du, "denbora errekorrean". Horretan, izapideak egiteko baldintzak eta urratsak azalduko dira.
Koldoren emazte ohiak esan du Ferraz “oso zorrotza” zela gastuen itzulketekin, eta eskatu egiten zituela tiketak
Patricia Urizek Abalos, Koldo Garcia eta Aldamaren aurkako epaiketan deklaratu du, eta ukatu egin du dirua aipatzeko hizkera kodetua erabiltzen zuela; beste lekuko batzuek, berriz, eskudiruz egindako ordainketak eta maskaren auziarekin lotutako operazioak azaldu dituzte.
Kitchen auziko polizia-ikerketaren buruak esan du Barne Ministerioak Barcenasi kontrol "sakona" egin ziola, espetxean zela
Ministerio Fiskalak egindako galderei erantzunez, ikerketa polizialaren arduradunak azaldu du ikerketak argi utzi zuela Villarejok bi pertsonari ematen ziela auziari buruzko aurrerapausoen eta albisteen berri: Eugenio Pino zuzendari laguntzaile operatiboari eta "batez ere" Estatu idazkari ohi Francisco Martinezi.
"Ezker erradikalari lekukoa ematea" egotzi dio Euskadiko PPk EAJri, eta horren adibide jarri du jeltzaleek Iriarti Iparraldean emandako babesa
Gasteizen egin duen prentsaurreko batean, Javier de Andres EAEko PPren presidenteak salatu du "ulertezina" dela EAJ "zentralitatean egotea eta haren botoak beti Bildun amaitzea", Alain Iriart (EH Bai) Euskal Hirigune Elkargoaren buru izateko EAJk emandako babesari aipamena eginda.
Begoña Gomez epaitzea proposatu du Peinado epaileak, lau delitu egotzita
Juan Carlos Peinado magistratuak auziaren instrukzioa itxitzat eman du, eta Pedro Sanchezen emaztea epaitzea proposatu du, lau delitu egotzita: eraginen trafikoa, ustelkeria negozioetan, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea eta bidegabeko jabetzea. Halaber, bost eguneko epea eman die aldeei ondorioak aurkez ditzaten.
Otxandianoren arabera, Iparraldeko dinamika politikoak inspiragarriak izan beharko lirateke Hegoaldean
Pello Otxandiano EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramailearen arabera, "herri honek behar du EAJ eta EH BIlduren arteko esparru bat, adostua".
EAJk lehen indarra izaten jarraitzen du Euskadin, EH Bildurekiko eserleku bateko koska duela
Araban, jeltzaleek eta EH Bilduk zortzina eserleku eskuratuko lituzkete, berdindurik, baina EAJ lehen indarra izango litzateke hamarren batengatik, Sumarri eserleku bat irabazita.
Iriartek kudeaketa berria aldarrikatu du, eskumen gehiago eta aurrekontu handiagoarekin
Elkarlanean aritzeko gogoz agertu da Alain Iriart, Euskal Hirigune Elkargoko presidente berria: oreka bilatu nahi du kostaldeko eta barnealdeko guneen artean. Iriartek kudeaketa berria aldarrikatu nahi du, eskumen gehiago eta aurrekontu handiagoarekin. Horrez gain, euskara sustatu nahi du, bat-bateko itzulpena bermatuz Euskal Hirigune Elkargoaren bileretan.