Getxo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amaia Aguirre Getxoko alkatea ez da ez da hurrengo udal-hauteskundeetara aurkeztuko

Oraingoz, Bizkai Buru Batzarrak ez du jakinarazi nor izango den Getxoko hautagaitza jeltzalearen burua. Erabakia udalerriko hiru batzokiek hartuko dute.

GETXO (BIZKAIA), 29/01/2026.- El pleno del Ayuntamiento de Getxo (Bizkaia) debate este jueves debate mociones de EH Bildu y el PP en las que piden la dimisión de la alcaldesa, Amaia Agirre (en la imagen), por su responsabilidad en el 'caso palacete', en el que la jueza investiga por un posible delito contra el patrimonio histórico y otro de prevaricación a diez personas, de las que tres eran concejales del PNV. EFE/ Miguel Toña
Amaia Aguirre, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Amaia Aguirre Getxoko alkatea ez da hurrengo udal-hauteskundeetara aurkeztuko. Hala, EAJko buruzagiak amaiera emango dio Alkatetzari, bi legealdiren ostean.

Alderdikideei zuzendutako gutun baten bidez, Aguirrek jakinarazi du bere erabakia “pertsonala” dela, eta ez zaiola “batere erraza” izan hori hartzea. Mezuan, bere konpromiso politikoak "bere horretan" jarraitzen duela azpimarratu du, eta kargua hartzerakoan izan zuen "ardura eta ilusio berarekin" lanean jarraituko duela ziurtatu du.

‘Irurak Bat’ eraikinaren legez kanpoko eraisketaren auziak sortutako polemikaren testuinguruan egin du alkateak iragarpena. Kasu horrek zalaparta politiko eta judizial handia eragin du; izan ere, EAJko hiru zinegotzi eta hainbat udal-teknikari ikerketapean daude, prebarikazioa eta ondarearen aurkako delituak leporatuta.

Oraingoz, Bizkai Buru Batzarrak (BBB) ez du jakitera eman nor izango den jeltzaleen zerrendaburua Getxon 2027ko udal-hauteskundeetan, baina berau aukeratzeko prozesua "laster" hasiko dela ziurtatu du; erabakia udalerriko hiru batzokiek hartuko dute.

Bestalde, Iñigo Ansola BBBko presidenteak eskerrak eman dizkio Aguirreri egindako lanagatik eta bere agintaldian izandako "inplikazioagatik eta konpromisoagatik".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Migratzaileen erregularizazioari buruzko gida bat argitaratuko du Eusko Jaurlaritzak, "denbora errekorrean"

Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak iragarri duenez, egoera irregularrean dauden migratzaileak erregularizatzeko Espainiako Gobernuak onartuko duen "behin betiko" testua izan bezain laster, Eusko Jaurlaritzak gida bat egin eta argitaratuko du, "denbora errekorrean". Horretan, izapideak egiteko baldintzak eta urratsak azalduko dira.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Gauetik goizera Iparraldea ez da abertzale bihurtu; dinamikak oso ezberdinak dira, eta, askotan, pertsonalak"

Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak, de Andres popularrari erantzun dio esanez "PPk herri honetan zer gertatzen den jakin gabe" jarraitzen duela. Jeltzaleen buruak uste du "irakurketa erabat okerra" egitea dela "goizetik gauera Iparraldea abertzale" bihurtu dela pentsatzea. "Ez da hori kontua. Dinamika oso ezberdinak dira Iparraldean, eta askotan pertsonalak dira", ohartarazi du. Eta adierazi duenez, ezin zioten Jean-Rene Etchegarayri  irabazten utzi, azken urteetako bere politikak "egokiak ez" zirela esan ostean eta Peio Etxalekurekin izandako "tentsioen" ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X