URTE POLITIKO BERRIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hurrengo hauteskunde zikloan "zer Euskadi nahi dugun" jokoan egongo dela ziurtatu du EAJk

Urte politiko berriaren hasiera emateko EAJk Zarautzen egin duen ekitaldian, Espainiako Gobernuak Ceutako migrazio krisiaren aurrean Espainiako Gobernuak egin duen kudeaketa "ezin okerragoa" kritikatu du Aitor Estebanek. 

Iragarkia
Aitor-Esteban-Imanol-Pradales-Zarautz argazkia
18:00 - 20:00

Uda amaitzear den honetan, EAJk lan urte berriari hasiera emateko ekitaldia egin du gaur arratsaldean Zarautzen. Bertan, Aitor Esteban EAJren datozen bi hauteskundeetan jarri du arreta, "jokoan dagoena baita hurrengo belaunaldientzat zer Euskadi nahi dugun". 

"Gure historian zehar, beti egon gara prest lan egiteko eta euskal gizarteari gure ahalegina eskaintzeko. Oraingoan ere berdin gertatuko da. Euskal herritarren konfiantzari eusteko prest gaude", esan du Estebanek. 

Kritikak, Espainiako Gobernuak Ceutako krisian egindako kudeaketari

Zalantzarik gabe udako hizpide nagusietakoa izan dena ere mintzagai izan du Estebanek, Ceutako migrazio krisia, alegia. Espainiako poliziak Ertzaintzari dagozkion ardurak "kentzen" saiatzen ari direla salatu ostean, "Euskadin zereginik ez duten" polizia horiek Ceutara joatera animatu ditu. 

Espainiako Gobernuak Ceutan egin duen kudeaketa "ezin okerragoa" kritikatu du Estebanek, "aberrigintza ongizatea eraikitzea" dela aldarrikatu duen bitartean.

Aldi berean, migrazioa "kudeatu" egin behar dela "eta ez inprobisatu" nabarmendu du Estebanek. Zehazki, Espainiako Gobernuak Marokorekin kudeatu behar dituela uste du migratzaileen itzulketa, adingabeen familien identifikazioa eta horien etxerako itzulera, eta asilo kasuak. 

Mezuak, PPri eta EH Bilduri

Estebanek azpimarratu duenez, "ikasturte berri bat hastear dago, baina gelakideek ez gaituzte harrituko". PPri dagokionez, "gu zirikatzen jarraituko du, baina hobe lukete euren arazoez arduratuko balira, Isabel Diaz Ayusoren atikotik hasita. Garbitu dezatela atikoa besteei buruz hitz egin aurretik". 

EH Bilduri dagokionez, Estebanek esan du "geldialdian" jarraituko duela: "Deigarria da hainbat udaletan erantzukizunak eurenak izan arren, errua gurea dela beti, nahiz eta eskumenak euren kargu instituzionalenak izan".

Nazio eta gizarte eraikuntza

Estebanek bere hitzaldian gogora ekarri duenez, "EAJ euskal nazioa defendatzeko eta bere iraupena ziurtatzeko sortu zen" eta hori izango da aurrerantzean ere alderdiaren "lehentasuna". ."Nazio eta gizarte eraikuntzaren arteko dilema ez da existitzen. Nazioa eraikitzea  da autogobernuari esker ongizatea eraikitzea", gaineratu du.

50. Alderdi Eguna

Urte politiko berri honetan, 50. Alderdi Eguna ere ospatuko du EAJk. Testuinguru horretan, "euskal herritarren konfiantzari eusteko prest" daudela esan du Estebanek. 

Malekoian egin den ekitaldian, Euge Arrizabalaga GBBko presidenteak ere hitz egin du. Burukide jeltzaleak, bere ustez, martxan dagoen normalizazio operazioaz ohartarazi du. Erasoa modu bortitzean beharrean, oharkabean egiten denez, are arriskutsuagoa dela adierazi du. Hori dela eta, belaunaldi berriei "euskararen garrantzia", "herri honekiko begirunea" eta abertzale izatearen "harrotasuna" transmititzea eskatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV7821. BILBAO, 28/08/2026.- Varios miles de manifestantes, convocados por la plataforma de apoyo a los presos de ETA Sare y Bilboko Konpartsak, se han congregado este viernes en el centro de Bilbao, en plenas fiestas de la ciudad, para reivindicar la excarcelación de los presos de ETA. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sarek eta Bilboko konpartsek manifestazioa egin dute euskal presoen alde, eta azkena izatea espero dute

Ehunka pertsonak euskal presoen aldeko manifestazioa egin dute ostiral honetan Bilbon, Aste Nagusiko egun handian, eta espetxe-legedi arrunta aplikatzeko eskatu dute. Sarek gogorarazi du bere aldarrikapenen defentsan egutegian "gorriz markatutako hitzordu bat" dagoela, urtarrilaren 9an Bilbon urtero deitzen duen martxarena, eta azpimarratu du bere ibilbidearen amaiera gisa azkena izatea espero duela.

Nerea Melgosa elkarrizketa Radio Euskadin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Melgosak "ikuspegi zabala" eskatu du migrazio-krisiaren aurrean, eta Euskadik iparraldeko muga gisa duen papera aldarrikatu du

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak Estatuari eta Europar Batasunari migrazio-krisi baten aurrean duten erantzukizuna onartzeko eskatu die. Horren ustez, krisi horrek dimentsio geopolitikoa du. Melgosak jakinarazi du datorren astean, irailaren 3an, Elma Saiz ministroarekin bilduko dela, eta Euskadik migrazio-eskumen handiagoak izatea defendatuko duela, baita iparraldeko muga gisa duen eginkizuna aitortzeko beharra ere. Ildo horretatik, saturazio-egoera gehiago ez izateko akordioak eta aliantzak eskatu ditu.

Denis Itxaso Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Denis Itxaso: "Irtenbide bakarra ez da etxebizitzak eraikitzea, egungo parke publikoa handitzea baizik"

Eusko Jaurlaritzak iragarri du etxebizitza-politikak indartzeko aurrekontuari 51 milioi euro gehituko dizkiola. Inbertsioaren zati handi bat Kutxabankekin elkarlanean etxebizitzak erostera bideratuko da, EAEn parke publikoaren eskaintza handitzeko. Era berean, zuzkidura-bizitokien alde egitearen eta lurzoru gehiago eskuratzeko beharra nabarmendu ditu sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X