EAEko alderdiak, I25era begira
EAEko alderdiak irailaren 25eko hauteskunde autonomikoetan dute begirada jarrita. EAJk Arabako hautagaitza aurkeztu du gaur, eta Iñigo Urkullu lehendakariak esan du harrotasunez hartu duela lurralde horretako zerrendaburu izatea.Urkulluk agindu du bere lehentasuna izango dela AHT Gasteizen lurperatuta sartzea. Horrekin batera, hiriburuko tranbia zabaltzea, Foronda eta Arasur izango dira bere helburu nagusiak, besteak beste. Euskadiko hiriburutzaren ituna hobetzea ere hitz eman du.
Elkarrekin Podemosek EAJren "utzikeria" kritikatu du gai-sozialen alorrean, gure herriak dituen aberastasunak aprobetxatu ez dituela esanez.
Kanpainaren ardatzak aurkezteko agerraldian, Pili Zabala lehendakarigaiak adierazi du Elkarrekin Podemos "konformismoaren aurka" txertatuta dagoela eta enpleguari, lan prekarietateari eta beste gai sozialei aurre egiteko agenda duela. Zabalaren iritzian, "beharrezkoa duen haize freskoa" ekarriko diote Euskadiri.
Ezker abertzaleak Durangon egin du agerraldia. Sortuk batzarra egin du, eta Arkaitz Rodrigez alderdiko horretako bozeramaileak hitz egin hedabideen aurrean. Horren hitzetan, "trantsizioa deituriko horretatik 40 urtera testuinguru berean gaude: 78ko erregimenean jarraitzea edo behin betiko amaitzea. EAJren zuzendaritzaren zain geldituz gero, ez da egongo ez akordiorik ez prozesu soberanistarik izango". Arnaldo Otegiren inhabilitazioa "baliatzea" egotzi dio Rodriguezek Urkulluri.
Euskadi eraldatu eta modernizatzeko helburua du Idoia Mendia PSEko lehendakarigaiak gaur aurkeztu duen hauteskunde programak. Zerga sistema, administrazio eta zerbitzu publikoak hobetzeko neurriak jasotzen ditu programa horrek, desberdintasunei aurre egiteko, Mendiak zehaztu duenez.
Buruzagi sozialistaren esanetan, EAJk ez du proposamenik ez anbiziorik Euskadirentzat, eta, beste batzuek ez bezala, PSEk pertsonetan, ez banderetan, pentsatutako programa prestatu duela adierazi du.
Bestalde, alderdi abertzaleen independentismoaren aurrean, Alderdi Popularra pertsonei eta askatasunari lehentasuna ematen dion alderdi gisa aurkeztu du Borja Semper Gipuzkoako zerrenda osatzen duten hautagaien aurkezpen ekitaldian.
Semperren hitzetan, urte gehiegi daramagu enfrentamendua eta Espainiarekin desberdintzen gaituena azpimarratzen dutenen gobernupean. Abertzaleak eta abertzaleen subiranotasun nahiak kaltegarriak izan direla salatu du.
Albert Rivera Ciudadanoseko presidentea Gasteizen izan da, eta ziur agertu da Eusko Legebiltzarrean sartzea lortuko dutela. Nicolas de Miguel C’s alderdiaren lehendakarigaiari babesa ematera joan da Arabako hiriburura. Abertzaleak geldiaraztea dela euren helburua esan du Riverak. Bere ustez, arriskua dago EAJk EH Bilduren pausoak jarraitu eta Euskadik Kataluniako bide berbera hartzeko.
rbera hartzeko.Zure interesekoa izan daiteke
Atutxa pozik euskal gizarteak "berriro EAJ aukeratu" duelako, EH Bilduren "gorakada ukatu gabe"
Buruzagi jeltzaleak ez du ia zalantzarik egin. Gasteizko Gobernuan azken legealdiotako formula errepikatzeko aukera ziurtzat jo du, horretarako PSE-EEk mahai gainean jarriko dituen baldintzak ere zorroztu egingo direla jakitun.
39 emakumek eta 36 gizonezkok osatuko dute Eusko Legebiltzar berria
Mapa politiko berria marraztu dute igandeko hauteskundeek, eta hori argi ikusiko da Gasteizko Ganberaren eserlekuen koloreetan: EAJk eta EH Bilduk 27na ordezkari izango dituzte, PSE-EEk 12, PPk 7, eta Sumarrek eta Voxek, bana.
1.795.212 herritar daude botoa ematera deituta, Eusko Legebiltzarra berritzeko
09:00etan ireki dituzte hauteslekuak, normaltasunez, eta herritarrek 20:00ak arte eman ahal izango dute botoa. Emaitzak 22:30erako aurreikusita daude.
Gaur amaituko da bizitasuna hartzen joan den hauteskunde-kanpaina
Euskadiko zazpi indar politiko nagusietatik bostek (EAJ, EH Bildu, PSE-EE, Elkarrekin Podemos eta Sumar) Bilbon itxiko dute kanpaina, eta beste biek (PP eta Vox) Gasteizen.
Igandeko hauteskundeetan parte-hartzeari buruzko datu errealak eskainiko dituzte, lehen aldiz
Orain arte, estimazioak eskaini izan dituzte. Bestalde, lehen zenbaketen emaitzak 21:00ak aldera emango dira eta, ordu t'erdi ondoren, atzerriko bozen faltan, ezagutuko da Eusko Legebiltzarraren argazki berria.
Posta bidezko botoak ia % 11 hazi dira Euskadin, 2016ko hauteskundeekin alderatuta
2020ko datuekin alderatuta, posta bidezko botoak % 54 jaitsi dira. Dena dela, hauteskunde horiek pandemia garaian egin zituzten, ezohiko baldintzetan, eta horrenbestez, baliteke batzuk eta besteak alderatzeak emaitza bitxiak ematea.
Kultura, Osakidetza, langileen soldatak eta autonomoak izan dira laugarren eguneko gai nagusiak
Kanpainaren laugarren egun honetan, hautagaiaek Hezkuntza eta Osasun sistema, autonomen egoera edota langileen soldatak izan dituzte hizpide, besteak beste.
Hauteskunde mahaian egotea egokitu zait, baina ezin dut: zein aukera ematen ditu legeak?
Nahitaezkoa da hauteskunde mahaian egotea, hala egokituz gero. Nolanahi ere, badira legeak aurreikusten dituen hainbat arrazoi, libratzeko. Mahaikide izatea egokitu eta ez joateak, ondorioak ditu.
Egutegia: Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako bidea
Datorren asteartean, otsailaren 27an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Eusko Legebiltzarra desegiteko eta hauteskundeak deitzeko dekretua. Hauteskunde Batzordea martxoaren 1ean eratuko da. Hauteskunde-kanpaina apirilaren 5ean hasi eta 19an amaituko da.
Santano alkatearen "eredu zaharkitu eta agortuaren alternatiba bakarra" dela aldarrikatu du EAJk Irunen
Xabier Iridoy Irungo alkategai jeltzaleak esan du bere alderdia "ilusioz eta konpromisoz" beterik dagoela, garai berri baten lidergoa hartzeko.