Cañetek dio 'oso zaila' dela emakume batekin eztabaidatzea
Miguel Arias Cañete Europako hauteskundeetarako PPren hautagaiak esan du "oso zaila" dela emakume baten kontrako debate politiko batean parte hartzea, gizonak "nagusitasun intelektuala" erakusten badu, irudi "matxista" eman dezakeelako "babesik gabeko emakume baten aurrean".
Antena 3n egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, badaki Elena Valenciano PSOEren hautagaia ez dela babesik gabeko emakume bat, baizik eta "politikari profesionala", baina jendeak babesik gabeko emakumearen irudia duela uste du. "Rubalcaba jaunarekin eztabaidatzen badut astakeria guztiak esan ditzakegu, baina emakume batekin beste modu batean ulertzen da", gaineratu du politikari espainiarrak.
Emakumerik ez debatean?
Elena Valenciano PSOEren hautagaiak, bere aldetik, Cañeteri erantzun dio ea emakumeak debatetik kanpo utzi behar ote diren.
"Zer egingo dugu? Emakumeak debatetik kanpo?", adierazi du Valencianok Twitter bidez, Cañetek esandakoa gogorarazi aurretik: "Emakume batekin eztabaidatzea zaila da, inguratzen baduzu matxista izatea leporatzen dizute".
Adierazpen "matxistak"
Emakumeen elkarteek "matxista"tzat eta "berdintasunarekiko errespetu gutxiko"tzat jo ditu PPren hautagaiaren adierazpenak.
Marisa Soleto Emakumeen Fundazioko zuzendariak "oso desegokitzat eta berdintasunarekiko errespetu gutxiko"tzat jo ditu adierazpenak. Soletoren arabera, Cañetek "badirudi etsipenez oroitzen duela politika soilik gizonezkoen kontua zen garaia eta ez dela eroso sentitzen emakumeen berdintasunezko partehartzearekin".
Soletok azaldu duenez, "espazio publikoetan emakumea tokiz kanpo uzteko iritziak zabaltzean oinarritzen dira adierazpen matxistak" eta "zaila da adibide hobea aurkitzea", Cañeteren adierazpenei erreferentzia eginez.
Yolanda Besteiro Emakume Aurrerakoien Federazioko presidenteak, bestalde, gogor salatu du Cañetek esandakoa, "emakumeak gizonezkoarekin eztabaidatzeko gai ez direla" esan duelako.
Saenz de Santamariak berdintasunagatiko borroka nabarmendu du
Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak Gobernuak gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasunaren alde egindako borroka nabarmendu du, eta ez du adierazpenik egin Miguel Arias Cañeteko PPko zerrendaburuak esandako hitzei buruz, Elena Valenciano sozialistarekin izandako eztabaidan.
Presidenteordeak zuhurtzia eskatu du, eta berari ez dagokiola Ministroen Kontseiluko mahaitik deklarazio politikoei buruzko iritziz ematea adierazi du. Halere, argi utzi du "Gobernu honek beti berdintasunaren alde egin duela, eta hala egiten jarraituko duela", lanpostuen adiskidetzetik, besteak beste.
Zure interesekoa izan daiteke
Youtuberra, komunikatzaile polemikoa eta ohikoa auzitegietan... Nor da Luis Alvise?
Gutxik espero zituzten atzo Se Acabo la Fiesta ultraeskuineko taldeak lortutako emaitzak. Luis Alvise elkarte horretako buruak UPyDn eta Ciudadanosen eman zituen aurreneko pausoak. Egun, ehunka milaka jarraitzaile ditu sare sozialetan.
PSOEk irabazi du EAEko hiriburu guztietan, eta PP lehenengo indarra da Iruñean
Alderdi Sozialistak irabazi ditu hauteskundeak Gasteizen, Donostian eta Bilbon, eta Alderdi Popularrak gauza bera egin du Iruñean.
Sei ordezkarik eramango dute Euskal Herriaren ahotsa Europako Parlamentura
Idoia Mendia (PSE-PSOE), Oihane Agirregoitia (EAJ-CEUS), Pernando Barrena (EH Bildu-Orain Errepublikak), Elena Sancho (PSN-PSOE), Javier Zarzalejos (PP) eta Antonio Lopez Isturiz (PP) izango dira gaurko bozen ondoren Europako Parlamentuan eserlekua izango duten euskal herritarrak.
Ultraeskuina eta migrazioa, Europako ardatz nagusietakoak, izan dituzte hizpide alderdiek
EAJ, EH Bildu, PSOE, Sumar, PP eta Podemos hautagaitzen ekitaldi politikoak kanpainaren 10. egunean.
Europan lehiakorrak izateko neurriak proposatu dituzte euskal alderdiek
EAJ, EH Bildu, PSOE, Sumar, PP eta Podemos hautagaitzen ekitaldi politikoak kanpainaren 9. egunean.
Liberalen eta berdeen gorakadak ultraeskuina geldiaraztea lortu du Europan
Popularrrak izan dira garaile, eta sozialistak, bigarren indarra. Euroeszeptizismoak gora egin duen arren, ez du lortu Euroganbera blokeatzeko behar adina indar batzea.
Ultraeskuinaren gorakadari so hautatu dituzte europarlamentariak Ipar Euskal Herrian
Ipar Euskal Herriak eta Biarnok osatzen duten departamenduan, Pirinio Atlantikoetan, % 43,99koa izan da parte-hartzea 17:00etan, orain dela bost urte baino sei puntu handiagoa.
EAJk eta EH Bilduk eurodiputatua izango dute berriro
Bestalde, PSOEk Europako hauteskundeak irabazi ditu Espainian, 20 eserleku lortuta, ondoren PPk 12 erdietsi ditu. Gainera, Puigdemonten zerrendak garaipena eskuratu du Katalunian.
Europarrak bozkatzen hasi dira, zatikatuago ageriko den Euroganbera osatzeko
Herbehereek eta, paradoxikoki, martxoan 'brexita' gauzatu behar zuen Erresuma Batuak gaur, osteguna, abiatu dituzte hausteskundeak, Estatu gehienetan igandean egingo direnak.
EAJk gazteen mugikortasuna eta prestakuntza sustatzen duten programekin bat egin du
Hamar urte daramatza Izaskun Bilbaok Europako Parlamentuan diputatu gisa, eta EAJk aspalditik Europa sozial baten alde egiten duela gogoratu die gazteei hautagaiak.