EAJk gazteriaren botoa eskatu du, Kontzertu Ekonomikoa babesteko
EAJ
Andoni Ortuzar EAJren presidentea euskal Kontzertu Ekonomikoaz "oinarririk gabe" hitz egiten dutenei eta kentzea eskatzen dutenei zuzendu zaie, eta esan die "zalantzarik ez" dagoela kontzertuak "EBn duen lekuaz".
Ortuzarrek euskal gaztediaren botoa eskatu du neurri hori defendatzeko, EAEn "ez baita bozkatzen Moncloan nork aginduko duen erabakitzeko", baizik eta "gurea dena defendatzeko" eta "subiranotasun keinu" moduan.
Joseba Agirretxea EAJren Gipuzkoako zerrendaburuak esan duenez, “berdintasunik gabe, ez dugu bizikidetza lortuko, ez dugu gizarte demokratiko bat izango”.
“Gizonezkook aldaketa bultzatu behar dugu, emakumeen eta gizonen artean gizarte parekidea erdiesteko”, nabarmendu du Tolosan egindako ekitaldian.
EH Bildu
Iker Urbina EH Bilduren Arabako zerrendaburuak koalizioak lurraldean duen proiektua "indartzeko" deia egin du, eta bere aldeko boto bakoitza "ustelak kanporatzeko" izango dela azpimarratu du.
"Madrildik iristen zaigun panorama beltzaren aurrean, nork defendatuko gaitu ez bagara gu geu? Nork defendatuko du Garoñaren itxiera? Nork exijituko du Foronda biziberritzea? Guk egiten ez badugu, inork ez du egingo.
Onintza Enbeita EH Bilduren Bizkaiko zerrendaburuak esan du euskal herritarrei dagokiela “zer izan nahi dugun eta nola bizi nahi dugun erabakitzea”. “Asko dago jokoan. Hondoratzen ari den Estatu espainiarrean jarraitzea edo ez erabaki behar dugu”, erantsi du.
Bestalde, Sabino Cuadra EH Bilduren Nafarroako zerrendaburuak ondokoa azpimarratu du: “Ez diezagutela ezer inposatu gure gehiengo politiko, sindikal, sozial eta instituzionalen gainetik”.
PSE-EE
Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak ohartarazi du PSOEri ematen ez zaion boto ezkertiarra "PP indartzeko" eta Mariano Rajoyk Gobernuan jarraitzeko izango dela.
"Ezin diegu utzi eskuindarrei, klasikoei eta berrie, PPri eta Ciudadanosi, bat egiten utzi murrizketak eta eskubideen galerak bere horretan jarraitzeko", azpimarratu du Mendiak gasteizen egindako ekitaldi batean.
Patxi Lopez Alderdi Sozialistaren Bizkaiko hautagaiak esan du “pentsioen balioa handituko” duela, “PPk pertsona nagusiei iseka egin dielako”.
“Gobernu sozialistak eman zien balioa pentsioei Espainian eta Gobernu sozialista batek bermatuko du berriro ere pentsioen sistema publikoa, guretzako gai hori sakratua delako”, agindu du Barakaldon egindako ekitaldian.
PP
Borja Semper PPren Gipuzkoako zerrendaburuak esan du hurrengo legegintzaldian enplegua indartzea dela helburua, "kimera bat" delako "aurreporrot" egoeratik lau urtera "kalitatezko" lanpostuak sortzea.
"Gezurra da. Enpleguak prozesu bat du. Gure ekintzaileek kalitatezko enplegua sortu nahi dute, baina ezinezkoa da lau urtetan. Oinarriak ezarri ditugu, eta hurrengo legegintzaldian lanpostu horiek indartzeko garaia izango da", azpimarratu du Donostian egindako ekitaldi batean.
Javier Maroto PPren Arabako hautagaiak esan du Alderdi Popularrari bozkatzen ez dionak “nazionalistei” egingo diola “mesede”.
“PPri bozkatu ezean, galtzaileen arteko itunak ahalbidetzen dira, Gasteizko udaletxean gertatu zen bezala”, nabarmendu du Langraiz Okan, arratsaldean, egindako ekitaldian.
Ahal Dugu
Ahal Duguk Durangoko Azokaren kanpoaldean egin du kanpainako lehen eguneko ekitaldia, euskal kulturari babesa helarazteko asmoz. "Kultura eta hizkuntza aniztasuna, Estatu plurinazionalaren erakusgarri dira", azpimarratu dute.
Horrez gain, hauteskundeetako emaitzek “Espainiako Parlamentura eta Gobernura aldaketa” ekarriko dutela ziur agertu dira.
Pablo Echenique Podemosen Aragoiko idazkari nagusi eta diputatu autonomikoak Espainiako Gobernuko presidente berria Pablo Iglesias izango denaren itxaropena agertu du, “herritarren presidente bat” izatea suposatuko lukeelako.
Ahal Duguk Errenterian egindako ekitaldian izan da Echenique. Bertan izan dira Nagua Alba, Eduardo Maura eta Juantxo Lopez de Uralde, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako zerrendaburuak, hurrenez hurren. Josetxo Arrieta Senaturako Ahal Duguren Gipuzkoako hautagaia ere ekitaldian izan da.
Ezker Anitza-IU Orain Batera
Iñigo Martinez Ezker Anitza-IU Orain Baterako Bizkaiko hautagaiak esan du datozen hauteskundeak oso garrantzitsuak direla, “eskuinaren ofentsibaren ondorioz”.
“Talde indartsua izan behar dugu Kongresuak, Konstituzioaren erreforma gehiengo sozialaren aldekoa izan dadin eta eskubide sozialak eta ekonomikoak bermatu ditzan, azken legegintzaldietan langileen aurka onartu diren lan erreformak Konstituzioko arau bilatzea ekidinez”, azaldu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Gaupasa eginda ere, bozkatzeko eskubidea erabili dute mutrikuarrek
Mutriku jaietan da. Behin bozkatuta, bi aukera izan dituzte mutrikuarrek: jaiez gozatzen jarraitu edo atzokotik errekuperatu.
Ikusmin handia Katalunian, Kongresuko 48 eserleku dagozkiolako
Inkestek diotenez, sozialistek gora egingo dute, eta ERC, ordea, behera. Kongresuan 48 diputatu izango ditu Kataluniak, ondorioz, garrantzia berebizikoa izango da.
Correoseko langileak buru-belarri ibili dira goiz osoan, posta bidezko milaka bozak banatzen
Bilboko Indautxu Ikastetxean grabatutako irudiak dira, baina EAEko eta Nafarroako hautesleku guztietan izan dira lanean Correoseko furgonetak.
Paseoan, familiarekin edo festetan pasa dute hausnarketa eguna hautagaiek
Alderdiek hauteskunde osteko balizko agertoki estuaren aurrean boto erabilgarria eskatuz itxi zuten atzo kanpaina.
PSCk irabazi lezake Katalunian; independentismoak, berriz, babesa galduko luke
Azken lau urteetan Pedro Sanchezek Esquerraren sostengua izan du baina, inkestek diotenez, sostengu horrek botoak galaraziko dizkie bihar errepublikanoei.
Dena prest IFEMA datuen zentroan ere biharko hauteskundeen jarraipena egiteko
Biharko 14:30ean eta 18:30ean parte-hartze datuak jakinaraziko dituzte, eta 22:30ak aldera Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak agerraldia egingo du behin-behineko emaitzak iragartzera.
Erosteko, familiarekin solasean nahiz hondartzatik ibiltzeko eguna EAEko hautagaientzat
Azken 15 egunetan EAEko txoko guztietan buru-belarri ibili ostean, erlaxatzeko eguna izan da gaurkoa EAEko zerrendaburuentzat. Sukaldatzeko, hondartzatik paseatzeko eta Madalenetako festetaz gozatzeko, besteak beste, aprobetxatu dute.
Alderdiek hauteskunde osteko agertoki estuaren aurrean boto erabilgarria eskatuz itxi dute kanpaina
EAJk Bilbon itxi du kanpaina, PSE-EEk Portugaleten, EH Bilduk Donostian eta PPk Gasteizen, eta Sumarreko hautagaiak Madrilen izan dira.
Iturgaizek aldarrikatu du bi aukera baino ez daudela: ''Sanchez eta horren aldekoak edo PP''
PPk Gasteizen itxi du hauteskunde kanpaina, "Sanchismoa" kentzeko deia eginez.
Nafarroako alderdiek boto eske agortuko dute kanpaina, bost eserleku jokoan dituztela
Navarra Suma deseginda, PP atera daitekeela onuradun diote inkestek, baina baita PSN ere. EH Bilduk duen ordezkariari eustea du helburu, eta inkestek Sumarri ematen diotena eskuratzeko ahalegietan dabil.