Bipartidismoa amaitu da Espainiako Estatuan
Botoen % 96 zenbatuta, PPk lortu du boto gehien Espainiako Estatuan udal hauteskundeetan (PSOEk baino 1,9 puntu gehiago lortu ditu), baina sozialistek bost erkidegotan irabazi dute, eta PPk beherakada handiak izan ditu bere gotorlekuetan: Madrilen eta Valentzian.
Bartzelona da lurrikara politikoaren eta alderdi berrien indarraren erakusgarri: Ada Colauren Barcelona en Comu alderdiak (Ahal Dugurekin lotutakoa) irabazi du Bartzelonan.
PPk kolpe gogorrak jaso ditu udal hauteskundeetan Madrilen eta Valentzian, botoen % 16 eta % 27 galdu baititu, hurrenez hurren. Espainiako Estatuko hiriburuan, 1991tik gehiengo osoz agintzen duen udalean, Esperanza Aguirrek zinegotzi bateko aldea atera dio soilik Manuela Carmenari (Ahora Madrid, Ahal Dugurekin lotutakoa), eta azken horrek aginduko du, PSOEren babesa lortuz gero. Laugarren indarra Ciudadanos izan da, baina ez lioke inori gehiengo osorik emango.
Valentziako Erkidegoan, PPren beherakada oso nabarmena izan da, botoen % 20 galdu baititu lau urtetan, eta PSPVk hiru hiriburuak galduko ditu, Compromisek Ahal Dugurekin lotutako hautagaitzek bat eginez gero.
Valentzian, Rita Barberaren gotorlekuan, PPk 10 zinegotzi soilik izango ditu (aurrekoetan 20 lortu zituen), baina garaile izan da. Compromisek hirukoiztu egin du ordezkaritza, eta bigarren indarra izango da, Ciudadanosen, PSOEren eta Valencia en Comuren aurretik. Azken bi horiek Compromisekin bat eginez gero, gehiengo osoa izango lukete, eta PPri Alkatetza kenduko liokete.
Podemos ez da hauteskundeetan izen horrekin aurkeztu, baina horren gertuko taldeek Bartzelonan, Madrilen eta Zaragozan agintzeko aukera dute. Sozialistek, berriz, Sevilla kendu diote PPri, baina oso emaitza txarrak izan dituzte Madrilen, Bartzelonan, Zaragozan eta Valentzian.
Ciudadanosi dagokionez, botoen % 6,55 eskuratu du (1,4 milioi euro), inkestek aurreikusitakoa baino gutxiago.
PPk aitortu du negoziatu egin beharko duela
PPk aitortu du negoziatu eta itunak egin beharko dituela udaletan edo erkidegoetan agindu nahi badu, eta horretarako prest dagoela iragarri du, hainbat tokitan gehiengo osoa galdu ostean.
Halere, PPk hauteskundeak irabazi dituela azpimarratu du, eta ez du uste inolako porrotik jaso duenik. Carlos Floriano PPren Antolakuntza idazkariordearen esanetan, herritarren "gehiengoaren" konfiantza izaten jarraitzen dute.
Sanchezek PPren gainbehera azpimarratu du
Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusiak "ardura" bere gain hartu du, gobernu ezkertiarrak "babesteko" konpromisoa berretsi du, eta herritarrek PPk agintzen duen lekuetan aldaketa eragin nahi izan dutela azpimarratu du.
Sanchezek Ferrazen egin ditu adierazpenok, eta Mariano Rajoyren "amaieraren hasiera" dela adierazi du.
"Gure gain hartuko dugu ardura, gobernu aurrerakoiak osatuko ditugu erkidegoetan eta udaletan, aldaketa gauzatzeko", aldarrikatu du Sanchezek.
Iglesias, "aldaketaren akuilu"
Podemos Estatuko hirugarren alderdi bilakatu da gaurko hauteskundeetan, eta, erkidegoren batean irabazteko edo bigarren izateko nahia bazuen ere, agerraldi handia egin du bai erkidegoetan bai udal garrantzitsuetan.
"Aldaketaren udaberriak ez du atzera bueltarik", eta Podemosentzat "ohorea" da "aldaketaren akuilu izatea", adierazi du Pablo Iglesias buruak, emaitzen lehenengo balorazioan. Gainera, udal garrantzitsuetako aldaketaren "ezinbesteko motor" izango dela nabarmendu du.
Rivera: "Hau hasi besterik ez da egin"
Albert Rivera Ciudadanosen presidenteak esan duenez, "badago alderdia eta proiektua Espainiarentzat, eta hasi besterik ez da egin". Horregatik, historia egiten ari direla adierazi du.
Riveraren arabera, "gutxiengo indartsua" dira orain, baina "etorkizuneko gehiengoa" izango dira.
Zure interesekoa izan daiteke
PSN, Zurekin Nafarroa eta EH Bilduri deia egin die Geroa Baiko Koldo Martinezek, akordiora heltzeko
Nafarroan, hauteskunde orokorrek bete-betean baldintzatutako negoziazioei buruz ezer gutxi eman dute ezagutzera oraingoz alderdiek. Gobernuaren osaketan eta Iruñeako Alkatetzan, ikusteko dago nola jokatuko duten Nafarroako sozialistek.
Garrido: 'Argi dago parte-hartze txikiak kalte egin digula'
Pilar Garridok parte-hartze txikia deitoratu du, bere koalizioari zuzenean eragiten diola argudiatuta.
Andueza: 'Euskadi sozialistagoa da gaur, ezkerrera gehiago begiratzen du'
Eneko Anduezak positibotzat jo ditu PSE-EEk hauteskunde hauetan lortutako emaitzak, eta Euskadi sozialistagoa dela eta ezkerrera begiratzen duela esan du.
Iturgaiz: 'PPren menpe badago, ez da Bilduko alkaterik edo ahaldun nagusirik izango Euskadin'
Carlos Iturgaizek positibotzat jo ditu PPk Euskadin eta Espainian lortutako emaitzak, eta ez dela Bilduko alkaterik edo ahaldun nagusirik egongo ziurtatu du.
Egibar: 'Argi dago zerbait ez dugula ondo egin'
Joseba Egibarrek EAJk Gipuzkoan lortutako emaitzen balorazioa egin du. Egibarrek adierazi du argi dagoela EAJk zerbait ez duela ondo egin.
EH Bildu alde nabarmenarekin garaile Gipuzkoako Batzar Nagusietan
Ezker abertzaleko koalizioak 22 eserleku bereganatu ditu Batzar Nagusietan (bost gehiago), EAJk 17 (hiru gutxiago), PSE-EEk zazpi (bi gutxiago), Elkarrekinek bi (bi gutxiago) eta PPk hiru (bi gehiago). Parte-hartzea % 59,92koa izan da, 2019an baino ia zazpi puntu gutxiago.
Otegi: 'Ziklo aldaketa baten lehen urratsa eman da'
EH Bildu nagusitu da udalerri askotan eta Gasteizen indar bozkatuena da 7 zinegotzirekin, duela lau urte baino bat gehiago
EAJk irabaziko luke Bilbon eta Donostian; EH Bilduk, Gasteizen; eta berdinketa teknikoa Iruñean
Nafarroako Parlamentuan, UPN izango litzateke bozkatuena, 12-13 eserlekurekin, baina PSN gertu egongo litzateke, 10-11rekin, eta Gobernuari eutsi ahalko lioke, egungo formula berarekin.
18:00etako parte-hartze datua: % 54,12 Nafarroan eta % 48,52 EAEn
Parte-hartzea % 1,19 igo da Nafarroan 2019ko hauteskundeekin alderatuta, eta % 4,84 jaitsi da EAEn.
Berezitasun ugariko hauteskundeak dira Udal hauteskundeak, Euskadiko bost udalerritan bereziki
Usansolon, Gernikan (Bizkaia), Irunen (Gipuzkoa) eta Arabako Errioxako Bastidan eta Guardian, adibidez, berezitasun ugariko hauteskundeak izango dira gaurkoak; jakin ezazu zergatik bideo honetan.