Adierazpenak Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Atutxa (EAJ): 'PSErekin dugun negoziazioa bide onetik doa'

EAJren BBBko presidentearen iritziz, lau urteko iraupena izango duen akordioa "ondo lotu behar da".
MAM-eko argazkia: itxaso-atutxa_
MAM-eko argazkia: itxaso-atutxa_

Itxaso Atutxa EAJren Bizkai Buru Batzarreko (BBB) presidentearen esanetan, datozen lau urteetan udal eta foru gobernuetan egonkortasun instituzionala lortzeko akordioaren negoziazioak "bide onetik doaz", baina, epe luzerako direnez, "ondo lotu behar da".

Akordioa itxi eta biharamunean Andoaingo eta Gasteizko udalak osatzeko bilkuretan izandako "zailtasunak" ere izan ditu hizpide buruzagi jeltzaleak.

Radio Euskadiko "Ganbara" irratsaioari egindako adierazpenetan, baikor baina zuhur agertu da Atutxa: "Lau urterako egonkortasun instituzionala bermatzeko akordioak ez dira egun batetik bestera ixten".

"Alderdi bakoitzak bere programa du, bat egiten dugu herrialdearen eta lurraldearen diagnosia egiteko konturik gehienetan, baina proiektu ezberdinak ere badaude, eta horiek bateratu behar dira orain, datozen lau urteetan konbergentzia benetakoa izan dadin", azaldu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X