Aurrekanpaina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaiko EAJk enplegua lehenetsi du datorren legealdira begira

Atutxak esan du "garrantzitsua" dela ongizatea eta hazkunde ekonomikoa uztartzea, "Bizkaian enplegu gehiago eta hobea lortzeko, eta oparotasuna indartzeko".
Bizkaiko EAJren ekitaldia Derion. Argazkia: EAJ Bizkaia, Twitter
Bizkaiko EAJren ekitaldia Derion. Argazkia: EAJ Bizkaia, Twitter

Bizkai Buru Batzarreko presidente Itxaso Atutxak eta ahaldun nagusi izateko EAJren hautagai den Elixabete Etxanobek enplegua lehenetsi dute datorren legealdira begira.

Atutxak adierazi du "garrantzitsua" dela ongizatea eta hazkunde ekonomikoa uztartzea, "Bizkaian enplegu gehiago eta hobea lortzeko, eta oparotasuna indartzeko", udal eta foru hauteskundeetan Txorierriko hautagai izango direnen aurkezpen ekitaldian. "Bizkaia geroz eta aberatsagoa izan, orduan eta handiagoa izango da ongizatea", erantsi du.

Zentzu horretan, harro agertu da bere alderdiaren "kontinuismoarekin" gauzak "ongi planifikatzen dutenen" seinale dela iritzita. "EAJk planifikatu egiten du, lan egiten du eta agindutakoa betetzen du", nabarmendu du. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X