N-1
2019/04/11 - 10:59
11 kilometroko ilarak N-1 errepidean, Villabonan izan den istripu baten ondorioz
Ibilgailu bat bidetik atera eta gidaria zauritu da. Donostia Ospitalera eraman behar izan dute.
2019/04/08 - 11:53
6 kilometro arteko ilarak sortu dira N-1ean, Adunan, bi autok talka egin ostean
Istripua izan duten bi ibilgailuak 09:30 inguruan erretiratu dituzte.
2019/02/08 - 10:33
Goiz korapilotsua AP-8an eta N-1ean, hiru istripuren ondorioz
AP-8an, Galdakaon, Irunerako noranzkoan, bi ezbehar gertatu dira 30 minutuko tartean, eta pertsona bat arin zauritu da. Ordizian, ostera, hiru ibilgailuk talka egin dute eta ilarak sortu dira.
2019/01/16 - 10:23
Auto-ilara luzeak Andoainen, zortzi autoren arteko istripu baten ondorioz
Zortzi autok istripua izan dute 08:00ak inguruan N-1 errepidean, Andoain parean. Ondorioz, bi lagun ospitalera eraman dituzte eta auto-ilarak oso luzeak dira bai N-1ean eta bai A-15ean.
2019/01/16 - 09:52
Trafikoa bere onera itzuli da N-1 errepidean, Andoainen, goiz korapilotsuaren ondotik
Gasteizko noranzkoan hamar ibilgailuren arteko ezbeharra gertatu da. Hala ere, kontrako noranzkoan ere auto-ilarak sortu dira. Gutxienez bi pertsona ospitaleratu dituzte.
2019/01/06 - 22:37
N-1eko garraiolarientzako ordainsaria urte bat betetzear da
Sistema horrek aurreikusitakoa baino 2 milioi gehiago bildu du, baina epaitegietan da. Maiatza baino lehen beste sistema berri bat martxan jartzeko asmoa du Gipuzkoako Foru Aldundiak.
2018/12/26 - 20:58
Kamioi batek zama galdu du Idiazabalen eta hiru ordutik gorako pilaketak eragin ditu
Kamioi gidaria Zumarragako ospitalera eraman dute, arin zaurituta.
2018/12/14 - 10:55
Kamioi baten eta auto baten arteko istripuak auto pilaketak sortu ditu N-1ean
445. kilometroan izan da ezbeharra, Adunan, Gasteizko noranzkoan. Irungo noranzkoan, bi erreiak itxi dituzte.
2018/12/03 - 09:20
Zirkulazioa lehengoratu dute N-1ean, Tolosan, bi autok talka egin ostean
Ezbeharraren ondorioz, ezkerreko erreia itxi dute hainbat minutuz, baina 08:30erako zabaldu dute berriro. Ez da inor zauritu.
2018/11/30 - 07:29
Gidari bat arin zauritu da N-1ean, Alegian, autoa iraulita
Istripuaren ondorioz, eskuineko erreia itxi dute eta auto-ilarak sortu dira.
2018/11/26 - 10:37
Trafikoa bere onera etorri da Villabonan, goizeko auto pilaketen ondoren
Bi autoren arteko istripuak eragin ditu ilarak, Donostiako noranzkoan, N-1 errepidean.
2018/11/13 - 12:14
Bi ibilgailuren arteko istripuak ilara luzeak eragin ditu Andoainen
Ezbeharraren ondorioz, errei bat itxi behar izan dute N-1 errepidean, Irungo noranzkoan, baina 09:50erako zirkulazioa normaltasunera itzuli da.
2018/11/12 - 09:43
Bi pertsona zauritu dira Ordizian, N-1ean bi autoren artean izandako istripuan
Zaurituak Zumarragako ospitalera eraman dituzte. Ezbeharraren ondorioz, lau kilometrorainoko ilarak sortu dira Gasteizko noranzkoan.
2018/10/26 - 10:10
Ilarak N-1ean, zortzi autok Villabona parean talka egin ostean
Errepidea guztiz itxi behar izan dute Irungo noranzkoan. 09:30ean zabaldu dute berriro.
2018/10/18 - 22:14
Arzabalzako zubia konpontzeko N-1 errepidea itxiko dute Tolosan, Irungo noranzkoan
Lanak ostiraleko 20:30ean hasi eta igandeko 23:00ak arte luzatuko dira.
2018/09/28 - 14:12
A1 autobidea itxi dute Iruña Okan, Gasteizera bidean, kamioi istripu batengatik
Ezbeharra izan duten bi kamioiak erretiratu bitartean, bypass bat zabaldu dute. Istripuaren ondorioz, bi gidariak zauritu dira.
2018/09/28 - 12:32
Bi kamioiren arteko istripua izan da Iruña Okan
Ezbeharraren ondorioz, errepidea itxi behar izan dute Gasteizko noranzkoan eta auto-ilarak sortu dira. Bi pertsona zauritu dira.
2018/08/30 - 09:52
Zirkulazioa lehengoratu dute Villabonan, N-1ean, kamioi batek istripua izan ostean
Bidea itxita egon da hainbat orduz asteazkenean, kamioi batek guraizearena egin ondoren.
2018/08/03 - 11:21
N-1 errepidea itxiko dute Legorreta eta Itsasondo artean, Irun-Gasteiz noranzkoan
Udazkenean izandako elurteek eta euri-jasa handiek kalte handiak eragin zituzten N-1 errepideko hainbat gunetan. Hori dela eta, hurrengo asteetan bide-zorua konpontzeko lanak egingo dituzte bertan.
2018/07/21 - 19:33
N-Ieko eta A-15eko kamioientzako bidesarien tarteak eta prezioak aldatuko dituzte
Arau berriak barruko ibilbideak garestituko ditu: Andoaingo bidesariak, esaterako, 1,18 eta 1,50 euro arteko kostua izango du, kamioien kategoriaren arabera.