TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gidari bat arin zauritu da N-1ean, Alegian, autoa iraulita

Istripuaren ondorioz, eskuineko erreia itxi dute eta auto-ilarak sortu dira.

Gidari bat arin zauritu da N-1 errepidean, Alegian, gidatzen ari zen autoa iraulita, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez.

Ezbeharraren ondorioz, eskuineko erreia itxi dute eta auto-ilarak sortu dira.

Autoa erretiratu ostean, egoera pixkanaka-pixkanaka normaltasunera itzuli da.

Gidaria ospitalera eraman dute, zauri arinekin.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X