Abeltzaintza
2023/01/25 - 18:12
160 abelburu eta 100 postu baino gehiago Abadiñoko San Blas azokan
Aurtengo azokak 76 baserritar eta 26 artisauren postuak bilduko ditu. Gainera, nekazaritza makineriaren 14 erakustoki, burdindegiko bi, egurrezko lanabes eta saskigintzako hiru eta uhalgile baten postu bat izango ditu.
2023/01/25 - 11:34
Zer nolako eragina izaten ari da berotze globala gurean?
Elisa Sainz de Murieta BC3ko ikerlari eta EHUko irakaslearekin izan gara ondorioak aztertzen. Lau eremu handitan igerri dituzte aldaketak: eguraldian, osasunean, elikagaietan eta ekosistemetan.
2023/01/09 - 15:39
38 otso eraso gertatu ziren Bizkaian iaz
Urtebetean seikoztu egin da eraso kopurua. 2022an 54 animalia hil zituzten otsoek Bizkaian: 51 ardi, 2 behi eta ostruka bat.
2022/12/21 - 21:53
Azoketatik supermerkatuetara prezioek duten gorakada gehiegizkoa dela salatzen dute ekoizleek
ENBA Euskal Nekazarien Batasunak Euskadiko elikagai katean gertatzen diren desorekak salatu zituen asteartea. Testuinguru horretan, banatzaile kateei eta saltokiei eskatu die beren marjinak moderatzeko. ETBk horren inguruan galdetu die bertako ekoizleei San Tomas egunean.
2022/12/17 - 20:21
Artzain gazte gehiago behar direla azpimarratu dute Oñatiko Artzain Eskolaren 25. urteurrenean
Sektorea lehiakorragoa egiten dute eta bizimodu baten zaindari dira. 300 ikasletik gora izan dira, horietako % 20 inguru, emakumeak.
2022/12/16 - 14:33
Espainiako Gobernuak beharrizan handiena duten sektoreei mantendu nahi die erregaien deskontua
Horien artean, Nadia Calvinok garraioaren, nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta arrantzaren sektoreak aipatu ditu. Halaber, urte amaierara arte itxarongo dute erabakia hartzeko.
2022/11/26 - 18:29
Makroetxaldeen aurkako Nafarroako Plataformak "elikadura burujabetza" defendatu du
Azpimarratu duenez, "biztanleak baino txerri gehiago ditugu, eta haragi hori esportaziora bideratzen da bereziki".
2022/10/17 - 13:02
6.000tik gora esne-behi hil dituzte EAEn, prezioen igoeragatik
Abeltzainek azaldu dutenez, pentsuen salneurria % 80 hazi da azken hilabeteetan, eta esnearekin ekoizpen gastuei ezin erantzunda, haragia salduta gehiago irabazten dute.
2022/10/17 - 12:28
Esne-behiak mantentzeko kostuak oso altuak direla salatu dute abeltzainek
Azken hilabeteetan % 80 garestitu da pentsua, eta artoaren prezioa bikoiztu egin da. Belarraren prezioa ere % 1,5 igo da, eta alpaparena 210 €/t-tik 300 €/t-ra igaro da.
2022/10/17 - 12:20
6.159 esne-behi hil dituzte urtebetean EAEn
Pentsuaren prezioaren igoerari ezin diotelako aurre egin hartu dute erabakia abeltzainek. 2021eko maiatzean, esnetarako ustiatzen diren 24.106 behi zeuden, eta 2022ko urrirako, 17.947ra jaitsi da kopurua. Abeltzainen arabera, haragia salduta, diru gehiago irabazten dute.
2022/10/05 - 16:31
Euskadiko esne-behien % 8 hil dituzte urte hasieratik, elikagai gainkostuak direla eta
EHNE sindikatuak egiaztatu duenez, animaliei gero eta gehiago exijitzen zaie. Lehen 5,6 edo 7 urte bizi ziren behiak askoz lehenago bidaltzen dituzte hiltegira orain.
2022/10/05 - 00:20
Afrikako Adarrean, azken 40 urteotako lehorterik larriena bizi dute
Abeltzaintzatik bizitzeko arazoak dituzte, abere asko hiltzen ari zaizkielako lehorteak eragindako bazka faltagatik.
2022/10/03 - 11:37
Gernikako Urriko Lehen Asteleheneko Azokak 114 behi pirioniotar bildu ditu
Gernikak Urriko Lehen Asteleheneko ganadu azoka ospatuko du gaur, pandemiak eragindako bi urteko geldialdiaren ostean. Hitzordu hau Urriko Azken Astelehenekoa bezain ezaguna ez bada ere, Bizkaiko abeltzainentzat erreferentea da.
2022/09/12 - 16:35
Nafarroako Gobernuak lehorte-mahaia bildu du 10 urtean lehen aldiz, egoeraren larritasuna dela eta
Nafarroan suteak handiak izan dira uda honetan, eta orain beste arazo larri bat etorri zaie gainera, lehortea. Hori dela eta, abereentzako belazeen % 40 galdu egin da. Horrek, bistan da, ekoizpen prezioak igo egiten ditu.
2022/09/10 - 17:50
"Beste laborantza eredu bat" aldarrikatu du ELBk, 40. urteurrenean
Euskal Herriko Laborarien Batasunak 40. urteurrena ospatu du gaur Donibane Garazin eta Izpuran. Laborantza eredu jasangarria, ingurumenarekiko errespetuzkoa eta estentsiboa defendatzen du ELBk. Gaurko ospakizun egunamanifestazio batekin hasi dute, une honetako egoera larria dela salatuz.
2022/09/07 - 16:40
Arabako La Leze elkarteak lortu du garaipena Ordizian
Ilarduiako (Asparrena) elkartearen gazta erdia 9600 euroan banatu da. Ordiziako Ardi Latxa Gazta Txapelketak pandemiaren aurreko giroa berreskuratu du eta jendetza hurbildu da azokara.
2022/08/03 - 17:31
Kongoko Errepublika Demokratikoa, Burundi, Ruanda eta Ugandako emakume erakundeak antolatzen hasi dira
Emakumea izatea Afrikako zenbait herrialdetan ez da erraza. Hala ere, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Burundi, Ruanda eta Ugandako emakume erakundeak antolatzen hasi dira egoerari aurre egiteko.
2022/07/29 - 17:24
Urbasan eta Andian larri daude animaliak eta abeltzainak lehortearen ondorioz
Urbasa eta Andiako larreak ihartuta daude, apirilean bota zuen euria fundamentuz azkenekoz eta abelburuek ez dute zer janik Euskal Herriko belardirik zabalenetako batean, pentsua jan behar. Egoera larria da, udaberritik udazkenera Nafarroako 340 bat ganadutegi bizi direlako bazkaleku horri esker.
2022/07/26 - 14:40
Eusko Jaurlaritzak 25 milioi euro bideratuko ditu lehen sektoreko proiektuetarako
Arantza Tapiak Handitu programa aurkeztu du, Ukrainako gerraren ondorioei aurre egiteko Erreskate Ekonomikoko Funtsaren barruan. Ekimenak elikagaien edo basoen eraldaketarekin, garapenarekin eta merkaturatzearekin lotuta egongo dira.
2022/07/22 - 16:39
Abereen bazkatokiek suebaki gisa jokatu dute Nafarroan
Nafarroako suteetatik hilabete igarota, erretako gune horietako batera hurbildu gara, fenomeno bat gure begiekin egiaztatzera. Argi eta garbi ikusten da abereen bazkatokiek suebaki gisa jokatu dutela. Eta sasiak jandako lurrak, aldiz, kixkali egin direla.