Abidadura Handiko Trena
2019/01/15 - 17:35
Loza: 'Zaila izango da AHTa Euskadin 2023rako martxan egotea'
Arantxa Tapia kezkatuta azaldu da aukera horren aurrean. Sailburuaren hitzetan, Espainiako Gobernuak nahikoa diru bideratzen ez duela edo "arduraz" jokatzen ez duela esan nahiko luke horrek.
2018/12/04 - 16:49
Odon Elorzak, PSE-EE, Renferen aldiriko trenen eskumena eskatu du
Odon Elorzak, PSE-EE, Renferen aldiriko trenen eskumena eskatu du Donostian, Eusko Jaurlaritzaren esku gera daitezen. AHT dela eta, Sustapen ministroa gezurretan aritu dela salatu du.
2018/11/12 - 20:00
Atlantikoko tren korridoreari lehentasuna ematea eskatu du Tapiak
Ekonomi Garapenenerako eta Azpiegituretarako sailburuak adierazpenak egin ditu Arku Atlantikoaren Batzorde Betearazlean. Irungo (Gipuzkoa) Ficoban egin dute bilera.
2018/10/31 - 14:16
Renfeko aldiriko trenen % 25 bertan behera gelditu dira EAEn, greba deialdiagatik
00:00etan hasi eta 23:00etan bukatuko dute lanuztea. Sustapen Ministerioak % 50 eta % 75 arteko zerbitzu minimoak ezarri ditu, "merkantzien eta bidaiarien joan-etorriak bermatzeko".
2018/10/24 - 19:49
AHTren Bilboko eta Gasteizko sarreren proiektuak amaitu ditu Sustapen Ministerioak
Bilboko sarbidea diseinatzerakoan zituzten desadostasunak argitu dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak.
2018/10/24 - 16:10
Abiadura Handiko Trena ez da 2023an iritsiko
Abiadura Handiko Trenak beste atzerapen bat izango du. Ez da inondik inora 2023an helduko, eta beharbada 2024an ere ez.
2018/10/24 - 12:56
Erkoreka, AHTri buruz: 'Azken hilabeteetan gutxi hitz egin da gaiari buruz'
ETB1eko 'Egun on Euskadi' saioan Josu Erkorekak adierazi duenez, Espainiako gobernutik 'noraeza somatzen' du Jaurlaritzak AHTren inguruan.
2018/10/02 - 22:42
Langile bat hil da AHTren obretan, Zizurkilen
Biktimak 30 urte zituen. Hormigoi-makina batetik erorita hil da, Abiadura Handiko Trenaren tunel bat eraikitzeko lanean ari zenean.
2018/09/29 - 21:34
AHTaren lanak bertan behera utz ditzatela eskatu du martxa batek Azkoienen
Abiadura Handiko Trenaren aurka manifestatu dira ehunka lagun, horien esanetan, "diru publikoa xahutzea delako, eta gizartearen zatiketa eta ingurugiroaren hondatzea dakartzalako".
2018/09/29 - 14:55
AHTaren lanak bertan behera utz ditzatela eskatu dute Martzillan
Abiadura Handiko Trenaren aurka hainbat elkarte sozialek eta sindikalek deitutako mobilizazioa izan da.
2018/09/24 - 23:07
AHTn 'atzerapenak' onartu ditu Tapiak, baina proiektua 'geldi' dagoenik ukatu du
2023an AHT martxan egotea “posible” dela uste du sailburuak, baina Gobernu zentralaren aldaketarekin “geldialdi txiki” bat izan dela onartu du.
2018/09/22 - 20:36
Langile bat hil da Amorebietan, AHTaren obretan, lanaldia bukatukoan
Lankide batek SOS Deiakera deitu du 13:45 aldera, langileak bere txanda amaitu, eta gaizki sentitzen zela jakinaraziz. Berehala bertaratu da anbulantzia bat baina ezin izan dute ezer egin.
2018/09/21 - 18:58
'Euskal Y'a lehentasuna dela baieztatu du EBk
Violeta Bulc Europar Batasuneko Garraio komisarioak “lehentasunezko izaera” berretsi du; izan ere, “Espainiatik haratago doazen onurak” ekarriko ditu, “EBrentzako balio erantsi handikoak”.
2018/09/19 - 12:35
Tapia: 'Diru-bilketa hazi denez, azpiegituretan inbertsioak handitu behar ditugu'
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuaren hitzetan, 'hauteskundeak gertu izanda zaila' da aurrekontuak aurrera ateratzea. Bestalde, dieselari Sanchezek jarri nahi dion zerga baztertu du Tapiak.
2018/07/25 - 18:36
Isuna jarri diete AHTaren kontrako lau ekintzaileri, epaiketarik egin gabe
540na euro ordaindu beharko dute, Fiskalak eta defentsak akordioa lortuta. Aringarriak aplikatu dizkiete, protesta 2010ean egin baitzen.
2018/07/25 - 17:12
Nafarroako AHTaren lanak gelditzea eskatu dio EH Bilduk Foru Gobernuari
Koalizioak mozio bat aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan, Europako Kontu Auzitegiak berriki AHTaren gainkostuen inguruan egindako ohartarazpena oinarritzat hartuta.
2018/07/20 - 00:47
'Euskal Y' 2023an martxan egotea espero du Tapiak
Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapenerako eta Azpiegituretarako sailburua eta Jose Luis Abalos Sustapen ministroa Madrilen bildu dira.
2018/07/19 - 22:51
AHTren Arrasate-Elorrio-Bergara zatia eraikitzeko lanak esleitu dituzte
Aurrekontua 182,7 milioi eurokoa izango da. Bergarako lotunearen zati horrek 5,24 kilometroko luzera izango du.
2018/07/17 - 10:30
AHTren inguruko ika-mika gogorra, EH Bildu eta Tapiaren artean
Europar Batasuneko Kontu Auzitegiaren txostenaren harita eztabaida garratza izan du Tapiak oposizioarekin. EH Bilduren ustez, Jaurlaritza gezurretan aritu da. Tapiak errespetua eskatu dio.
2018/07/16 - 20:15
AHTk urtero 8 milioi bidaiari izango dituela esan du Tapiak
EBko Kontu Auzitegiaren txostenaz hitz egiteko agerraldia egin du Garapen Ekonomikorako eta Azpiegituretarako sailburuak Eusko Legebiltzarreko batzordean.