Renfeko aldiriko trenen % 25 bertan behera gelditu dira EAEn, greba deialdiagatik
Renfek Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) aldiriko trenen % 25 eta distantzia luzeko beste bi bertan behera utzi ditu gaur, CGT sindikatuak deitutako greba tarteko. Guztira, lanuzteak 300 zerbitzuri eragin die Estatuan.
Sindikatuak emandako datuen arabera, grebak % 10eko jarraipena izan du Renfe eta Adifeko langileen artean.
Lanuztea 00:00etan hasi dute, eta 23:00ak arte egongo da indarrean. CGT sindikatuak azaldu duenez, trenbide sektorearen pribatizazioaren aurka protesta egin nahi dute horrela.
Era berean, asteko lanaldia 37,5 ordura murriztea eskatzen dute Renfe eta Adifeko langileek, gazteei zuzendutako lanpostuak sortzeko asmoz.
Hain zuzen ere, bezeroei emandako "zerbitzuak okerrera egin" eta "arazoak ohikoagoak bihurtu" ostean erabaki zuen CGT sindikatuak protesta egitea.
295 tren gutxiago izango dira
Renfek jakitera eman duenez, 295 bidaiari tren gutxiago (distantzia ertaineko 208 tren eta ibilbide luzeko 87) ibiliko dira gaur, CGT sindikatuak deitutako greba dela eta.
Ibilbide luzeko trenei dagokienez, % 78ko gutxieneko zerbitzuak izango dira. Distantzia ertainekoen kasuan, berriz, % 65ekoak izango dira.
Langileen baldintzak hobetzea eskatzeko, beste lanuzte bat deitu zuen sindikatu horrek uztailaren 27an.
% 75-50 arteko gutxieneko zerbitzuak ezarri dituzte
Espainiako Sustapen Ministerioak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu. Hala, aldiriko trenetan % 75-50 artean izango dira gutxieneko zerbitzuak. Bidaiari gehien dabiltzan orduetan, gehienez ere lau trenetik hiru ibiliko dira, eta gainerako orduetan, berriz, trenen erdiak ibiliko dira.
Distantzia Ertaina egiten duten trenen % 65 ibiliko dira, eta Abiadura Handiko/Ibilbide Luzeko trenen % 78. Merkantzien trenei dagokienez, normalean ibiltzen diren trenen % 26 ezarri dituzte gutxieneko zerbitzu gisa.
Grebaren ondorioz bertan behera geratu diren Abiadura Handiko/Distantzia Luzeko eta Distantzia Ertaineko bidaia egiteko txartela erosita duten pertsonei bidaiatzeko hartuta duten ordutegitik gertuen dagoen beste tren batean bidaiatzeko aukera eskainiko zaie, ahal den guztietan. Bidaia aukeran ematen zaien orduan egin nahi ez badute, txartela bertan behera utzi edo beste egun batera alda dezakete, inolako gasturik gabe.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.