Loza: 'Zaila izango da AHTa Euskadin 2023rako martxan egotea'
Jesus Loza Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak gaur aitortu duenez, "zail" ikusten du 'Euskal Y' 2023rako martxan egotea. Orain arte data hori aipatzen zuen administrazio guztiek.
2019rako Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuak Euskal Autonomia Erkidegorako (EAE) aurreikusita dituen diru-partiden nondik norakoak azaltzeko prentsaurrekoa eskaini du Lozak, eta bertan egin du iragarpena.
Aurreko urteetan bezala, inbertsioaren kopururik handiena Euskal Y-ra bideratuko du Espainiako Gobernuak: 234 milioi euro, 2018an baino % 22,5 gutxiago.
Lozaren hitzetan, "ez da erraza izango" AHTa eraikitzeko ezarrita zeuden epeak betetzea. Gogorarazi duenez, atzerapena dago abiadura handiko trena Gaztelako goi-lautadarekin lotzeko lanetan —Burgosetik egin behar dute lotunea, eta 27,3 milioiko aurrekontua gorde dute lanotarako—.
Horrez gain, aipatu du erabakitzeke dagoela Mediterraneo pasabidea (Iruñetik igarotzen dena) Gasteizetik edo Ezkiotik (Gipuzkoa) egingo ote duten.
469,3 milioi euro EAErentzat
Espainiako Gobernuko ordezkariak azaldu duenez, Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuak 469,3 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du EAEn, 2018an baino % 10,6 gutxiago, baina 57,44 milioi euroko kapital transferentzia bat ere aurreikusten du, eta 2018n transferentzia hori 3,2 milioikoa baino ez zen izan.
Lozak azaldu duenez, inbertsio txikiena Sustapenean emango da, Mariano Rajoyren Gobernuaren eta EAJren arteko negoziazio eta akordioei esker 2017tik aurrera "ikusgarri" handitu baitzen sail hori eta datozen urteotan "ezinezkoa izango baita hazkunde hori mantentzea".
Bestalde, inbertsioaren harira, partikula-azelerazioaren eta neutronikaren alorreko ikerketa indartzeko 18,6 milioi euro bideratuko dituzte; beste 80,6 milioi euro (% 17 gehiago), Bilbo eta Pasaiako portuetan inbertsioak egiteko; eta, 12 milioi euro, Gipuzkoako espetxe berriarentzat.
Tapia kezkatuta, AHTa 2023rako martxan egongo omen ez delako
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburua arduratuta agertu da Abiadura Handiko Trena ez omen delako 2023rako Euskadira helduko. Haren esanetan, Espainiako Gobernuak nahikoa diru bideratzen ez duela edo arduraz jokatzen ez duela esan nahiko luke horrek.
Gai horretaz galdetuta, Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan Tapiak onartu du 2023rako AHTa martxan egoteko bi baldintza bete beharko liratekeela: aurrekontu konpromisoa hartzea eta azpiegitura horrekin lotutako proiektuak aurrera ateratzeko orduan “arduraz” jokatzea.
Gauzak horrela, "trenbide zerbitzua 2023rako iritsiko dela zalantzan jartzeak beste kontu batzuk ere ezartzen ditu kolokan", adibidez, Gobernuak horretarako beharrezkoa den dirua emango duen ala ez.
Tapiak azaldu duenez, tunelen, zubien eta gainerako azpiegituren lanak bukatzear daude. Hori dela eta, normaltzat jo du aurrekontua murriztea. Halere, diru hori AHTarekin zerikusia duten beste proiektu batzuetara bideratu beharko lukete, Tapiaren iritzian.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.